Zibersegurtasuna

Iruzur «kanpaina masibo bat» atzeman du Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak

Posta elektronikoaren bitartez, sarean biltegiratzeko zerbitzuez mozorrotzen dira, erabiltzailearen informazioa eskuratzeko

2023ko otsailaren 10a
14:12
Entzun

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak ohar bat plazaratu du, herritarrak ohartarazteko «phishing kanpaina masibo» bat atzeman duela; hau da, beste norbaiten itxura hartuta biktimaren datuak lortzeko iruzur saioa.

Oraingoan, posta elektronikoaren bidez ari dira mezuak heltzen. Horietan, hodeian fitxategiak gordetzeko zerbitzu baten izenean ari direla sinetsarazi nahi diote erabiltzaileari. Harentzat fitxategi bat dagoela adierazten dute, eta, hori jasotzeko, besteak beste, Dropbox, SharePoint, OneDrive, OneNote edo antzeko zerbitzuetara sartzeko esaten diote. Baina estekak ez du eramaten horietara, baizik eta formulario batera. Horretan, hainbat datu sartzeko eskatzen diote erabiltzaileari, «haren kredentzialak iruzurrez lortzeko, ekipoak software maltzurrez infektatzeko eta zabaltzen jarraitzeko kontaktuak lortzeko».

Iruzurrezko mezuaren adibide hau eman du Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak.

Mezuak norberaren kontaktuetatik edo kontaktu ezagunetatik etor daitezkeela ohartarazi dute, eta mezuaren gaian testu hauek agertu ohi dira: «Propuesta de contrato revisada», «propuesta financiera revisada» edo «actualización sustancial».

«Edozein jarduera susmagarri identifikatuz gero, eskertuko genizuke [email protected] posta elektronikoaren bidez edo 900-104 891 telefonora deituz salatzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.