Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean zazpi sexu eraso egotzita

Iturrama auzoan atxilotu zuen Udaltzaingoak joan den ostiralean, Unibertsitateko kalean, haren atzetik ibili ostean. 

Gizona atxilotu zuten uneko irudia. IRUñEKO UDALTZAINGOA.
2023ko otsailaren 13a
14:12
Entzun

20 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostiralean Iruñeko Udaltzaingoak, zazpi sexu eraso egin izana egotzita. Hurrengo egunean jarri zuten epailearen eskuetan. Joan den urrian jarri zuen emakume batek haren kontrako lehen salaketa sexu ukituak egiteagatik, eta, egun arte, beste seik ere udaltzainetara jo dute antzeko salaketak jartzera. Horien arabera, bizikletaz zihoan gizon batek ukituak egin zizkien. Beste bi txosten ere baditu Udaltzaingoak, zeinetan emakumeek dioten bizikletaz zihoan gizon batek iruzkin zatarrak egin zizkiela.

Horiek horrela, Udaltzaingoak bi kontrol jarri zituen gizon hori gehienbat ibiltzen zen lekuetan, Iturrama eta Lezkairu auzoetan. Iturramakoan zen udaltzain batek gizon harekin egin zuen topo ostiralean, eta haren atzetik ibili behar izan zuen atxilotzea lortu arte. Unibertsitateko kalean atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.