Euskal presoak

Juan Karlos Herrador euskal presoa baldintzapean aske geratu da

Herrador hirugarren graduan zegoen iazko apirilaren 26tik.

Sarek antolatutako mobilizazio bat, Basaurin. ARITZ LOIOLA / FOKU
2023ko otsailaren 15a
17:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi du Juan Karlos Herrador euskal presoa baldintzapean aske geratu dela. Hamasei urte egin ditu espetxean, eta iazko apirilaren 26tik hirugarren graduan zegoen. 2021eko ekainean bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Herrador 2007an atxilotu zuten, eta salatu zuen torturatu egin zutela atxiloaldian. 2009an ezarri zioten hemeretzi urteko espetxe zigorra. Zigor haren zati handiena Ocaña I espetxean egin du (520 kilometro). Handik Duesora gerturatu zuten 2020ko irailean (225 kilometrora), eta 2021eko abenduan Euskal Herriratu zuten: Basauriko kartzelara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.