ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Azkoienen eguzki plakak jartzeko ingurumen baimena jaso du Iberdrolak
370 megawatteko potentzia izango du parkeak, eta 240 milioiko gastua edukiko du enpresarentzat

Aurrera doa Iberdrola Azkoienen (Nafarroa) egitekoa den eguzki plaken parkea: ingurumen eraginaren baimena jaso du, enpresa horrek adierazi duenez. Azaldu du 370 megawatt ekoitziko dituela —163.000 etxe hornitzeko beste—, eta atmosferara 77.000 CO2 tona gutxiago isuriko direla horri esker.
240 milioi euroko gastua izango du parkea eraikitzeak, eta Iberdrolak azaldu du Ingeteam enpresak Nafarroan ekoitziko duela parkeko azpiegitura.
Bitariko azpiegitura bat Laminorian
Arabako Laminoriako Errege Haranean ere beste berriztagarri egitura bat egiteko proiektuaren berri eman zuen duela aste batzuk Aixeindarrek. Ingurumen eraginaren baimenaren zain dago oraindik. Haize errotak eta eguzki plakak izango ditu, eta bakoitzak 40 megawatt ekoitziko ditu.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.