Arrauna

Berritasunen urtean, izen dantza

Denboraldi honetan zortzi talde arituko dira Euskotren ligan, eta horrek mugimendua ekarri du. Donostiako bi ontziak eta Tolosaldea dira berritasun gehien dutenak.

Aurreko denboraldiko Zarauzko estropadako lehen jardunaldiko irteera. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Jon Ander De la Hoz.
2023ko otsailaren 22a
19:19
Entzun

Euskotren ligan zortzi traineru ariko dira aurten, txapelketa sortu zutenetik lehendabiziko aldiz. Horrek aldaketa ugari eragin ditu talde askotan. Orio eta Hondarribia dira salbuespenak, iazko multzoei ia beren osotasunean eutsita. Kontrara, joan zen sasoian gorengo mailan aritutako Arraun Lagunak-ek, Donostiarrak eta Tolosaldeak berritasun askorekin abiatu dute aurtengo sasoiaurrea. Hibaikari dagokionez, beste klubetan zaildutako arraunlariekin bete ditu hutsuneak.

Ikusi gehiago:Izaro Lestayo Tolosaldeko patroia: «Liga hau ezaguna dut lehendik ere, baina zenbait berritasun ditu»

EUSKOTREN LIGAKO FITXAKETAK

ORIO
Joan direnak: Tayde Gomez de Segura.
Iritsi direnak: Nagore Iturralde (harrobikoa), Jenifer Rodriguez (harrobikoa), Nahia Badiola eta Ainhoa Etxenike.

HIBAIKA
Joan direnak: Inge Ugarte, Naiara Orobengoa, Laura Carracedo eta Joana Brun.
Iritsi direnak: Natalia Tubio, Judith Llanes, Leire Arrojerian eta Paula Amutxastegi.

DONOSTIARRA
Joan direnak: Sara Roteta, Natalia Tubio, Natalia Vega. Anexi Unzueta eta Ainhoa Escobal.
Iritsi direnak: Maider Zumeta, Garazi Ezkerro, Naroa Garamendi, Irati Merkader (harrobikoa), Nahikari Artano (harrobikoa), Libe Goñi (harrobikoa), Iraide Marin (harrobikoa) eta Irene Iguain (harrobikoa.)

TIRAN
Joan direnak: Laura Perez, Blanca Perez eta Adriana Gonzalez.
Iritsi direnak: Carme Veiga Bures, Carla Rosendo, Cristina De la Fuente, Sofia Freire, Laura Fernandez eta Irene Del Rio.

CABO DA CRUZ
Joan direnak: Nicole Maroño, Judit Maroño, Alazne Sanchez eta Belen Diaz.
Iritsi direnak: Agurtzane S, Ana Belen, Patricia Silva eta Mar Hermo.

ARRAUN LAGUNAK
Joan direnak: Naiara Martin, Maialen Muguruza, Garazi Ezkerro, Ane Pescador Cristina Simoes eta Miren Idarreta.
Iritsi direnak: Irati Elejalde, Maider Bereau, Joana Halsouet, Garazi Lasarte eta Nahikari Azkue.

HONDARRIBIA
Joan direnak: Itxaso Goikoetxea.
Iritsi direnak: Inor ez.

TOLOSALDEA
Joan direnak:
Itxaso Aranburu, Olaia Barriuso, Irati Gurutxarri, Irati Hernandez, Arene Lacoste, Malen Oiartzabal, Aiora Sorozabal, Uxune Urkia eta Mireia Vicente.
Iritsi direnak: Nerea Agirrezabal, Amaia Belamendia, Udane Iraola, Eneritz Iruretagoiena, Izaro Lestayo, Irati Salazar, Maialen Ugalde eta Eider Zubeldia.

>* Uda atarian argitaratuko dituzte aurtengo sasoiko zerrenda ofizialak, eta orduan jakingo dira taldeen egitura zehatzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.