Albistea entzun

Euskal presoak

Amasa-Villabonan egingo dute aurtengo Lasterbidean ekinaldia

Ekainaren 3an egingo dute euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa. Bederatzigarren aldia izango da.

Lasterbidean lasterketa, iaz, Kanpezun.
Lasterbidean lasterketa, iaz, Kanpezun. Endika Portillo / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2023ko otsailak 25 15:26

Lasterbidean euskal presoen eskubideen aldeko lasterketak baditu eguna eta lekua: ekainaren 3an egingo dute, Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, iaz jarri zuten berriz martxan, Kanpezun (Araba).

Lasterbidean ekinaldia 2013an egin zuten lehen aldiz, Oiartzunen (Gipuzkoa), eta ordutik beste zazpi edizio ere izan ditu. Antolatzaileek eta Etxerat elkarteak nabarmendu dute «kirola eta elkartasuna» uztartzea dituela helburu: «Babes sozialaren alorrean, zein kirolaren eremuan, ezinbestekoa da preso eta senideei ematen zaien elkartasuna eta konpromisoa».

Egitasmoaren berri ematearekin batera, gogoratu dute euskal preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan dauden arren salbuespenezko espetxe politikak ez direla amaitu: «Urruntzea eta sakabanaketa amaitzeko euskal gizartearen inplikazioa erabakigarria izan den bezala, oraindik ere jendartearen lana eta mobilizazioa ezinbestekoa dugu blokeo zentzugabe hori desblokeatzeko».

Hala, antolatzaileek adierazi dute korrika jarraituko dutela «euskal preso, erbesteratu eta deportatuak etxean izan arte».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maria Txibite, gaur goizean, Iruñean. ©Jagoba Manterola / Foku

Maria Txibite: «Ez gara gobernu akordiora iritsiko EH Bildurekin»

Berria

PSNren presidentegaiak elkarrizketa sorta bat hasi du Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin. Aznalek adierazi du ez dela «bazterketarako» garaia, eta hitz egiteko prest azaldu da.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Alde bakarrekoa da blokeoa; guk ez diogu PSNri betorik jarri»

Joxerra Senar

Bi aste eta erdi geratzen dira Iruñeko alkatea hautatzeko, eta Asiron saiatuko da PSNk jarrera alda dezan.

'Egunkaria'-ren itxieraren aurka protestan, langileak, 2003an, Martin Ugalde kultur parkean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

‘Egunkaria’-ren itxierari buruzko mahai ingurua, Madrilen

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ekitaldian parte hartuko dute ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi eta BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik, Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek, ‘El País’ egunkariko Luis Rodriguez Aizpeolea kazetariak eta Montserrat Galceran filosofoak.

 ©BERRIA

Kontagailu bat itzali eta hamaika piztu

Iosu Alberdi

Datozen aste eta hilabeteetan bat egingo dute udalak, foru aldundiak, Nafarroako Gobernua eta Espainiakoa osatzeko negoziazioek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...