Albistea entzun

Zinema

Salatu dute ehun estreinalditatik bi ere ez direla izaten euskaraz

2022an, estreinaldien %2 eta emanaldien %1 izan dira euskaraz, Pantaila Euskaraz-ek neurtu duenez. Zineman euskara sustatzeko neurriak eskatu dituzte azken horrek eta Behatokiak. Euskarazko eskaintzarik ez dagoenean salaketa jartzera deitu dituzte herritarrak.

Donostiako Principe zinema aretoa, artxiboko argazki batean.
Donostiako Principe zinema aretoa, artxiboko argazki batean. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2023ko otsailak 28 11:42

Joan den ostiralean estreinatu zen Paul Urkijoren Irati filma Hego Euskal Herriko zinemetan, eta harrera beroa izan du: euskarazko film batek inoiz izan duen estreinaldirik arrakastatsuena da. Gertakari horrek ikusleen artean sortu duen «poza eta itxaropena» baliatu dute Pantailak Euskaraz-ek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatzeko euskaldunak «bigarren mailako herritarrak» direla zineman.

Pantailak Euskaraz taldeak 2022an Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan izandako estreinaldi kopurua aztertu du, filmen hizkuntzaren arabera: «Datuak gordinak bezain kezkagarriak dira», adierazi du ohar batean. Datu horien arabera, euskarazko jatorrizko bertsioan, euskarara bikoiztuta edo euskarara azpidatzita egin diren emanaldiak ez dira %2ra iritsi; gaztelaniazko jatorrizko bertsioan, gaztelaniara bikoiztuta edo gaztelaniara azpidatzita, berriz, film guzti-guztiak eman dira, %100. «Ipar Euskal Herriko egoera, berriz, okerragoa dela pentsa daiteke, datu zehatzik eskuratu ez den arren».

Hiriburuetako zinemak hartu dizute kontuan ikerketarako, eta eskertu egin dute herri askotako kultur kudeatzaileek egiten duten lana, kopuru horiek handiagoak izan daitezen.

Pantailak Euskaraz-en eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren hitzetan, zinemetako eskaintzak herritarren oinarrizko eskubideak mugatzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete euskarazko ekoizpenei, bikoizketari eta azpidatziei bideratutako baliabideak «biderkatzeko». Egunerokoan ikus-entzunezkoek duten tokia kontuan izanik, euskarazko eskaintza egotea ezinbestekotzat jo dute normalizazioan aurrera egiteko.

Euskaldunak animatu dituzte euskarazko ekoizpenak eta euskaratutakoak ikustera; «eta, euskarazko eskaintzarik ez dagoenean, Euskararentelefonoa.eus bitartez dagokion salaketa jartzera».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kepa Junkera musikaria, gaur goizean, 'Erromeriak' disko berria aurkezten. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

‘Erromeriak’ izeneko diskoa kaleratu du Kepa Junkerak

Olatz Enzunza Mallona

Emakume panderojoleak omendu ditu lan berrian. 2018an iktusa izan zuenetik, diskorik kaleratu gabe egon da musikaria.

Belako taldearen kontzertu bat Donostian, iazko urrian. ©Idoia Zabata, FOKU

La Femme, Anari, Belako eta beste, Donostiako Boga Boga musika jaialdiaren lehenbiziko aldian

Uxue Rey Gorraiz

Irailaren 8tik 10era bitarte eginen dute festibala, hiriko zenbait tokitan. «Musika independentearen alde egiteko jaialdia» izanen da, antolatzaileen esanetan. 25 kontzertu iragarri dituzte oraingoz.

Luigi Anselmi idazlea, bere lan berria esku artean duela, Donostiako Udal Liburutegi Nagusian, liburuaren aurkezpen egunean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Luigi Anselmi: Laguntasunari elegia bat

Naroa Torralba Rodriguez

Larrazkeneko argi-ilunetan poema liburua kaleratu du idazleak, Pamiela argitaletxearekin. Poema gehienak bere lagunei eskaini dizkie. Olerkien artean, Jose Enrique Urrutiaren irudiak daude tartekatuta

Arte Ederren udako ikastaroko antolatzaileak, atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Bildumagintza pribatutik publikorako saltoa, Arte Ederren udako ikastaroan

Miren Mujika Telleria

Arteari eta bildumazaletasunari buruzko udako ikastaroa antolatu dute Bilboko Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran fundazioak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...