Futbola

ETB1ek euskaraz emango ditu Osasuna eta Athleticen arteko finalerdiak eta Kopako finala

EITB eta RTVE kate publikoak ados jarri dira bi kanaletan euskarazko eta gaztelaniazko kontakizunak eskaintzeko. Gaur dute Osasunak eta Athleticek lehen norgehiagoka, 21:00etan, Sadarren.

'Chimy' Avila eta Budimir, astelehenean Taxoaren lan saioan. JESUS DIGES, EFE
Julen Otaegi Leonet.
2023ko martxoaren 1a
15:55
Entzun

21:00etan ekingo diote Osasunak eta Athleticek Espainiako Kopako azken txanpari; gaur joaneko partida dute biek ala biek Sadarren. RTVErekin ados jarri ostean, ETB1ek euskaraz eskainiko ditu euskal taldeen finalerdietako bi partidak —itzulerakoa apirilaren 4an jokatuko dute, San Mamesen, 22:00etan—. Eta ez hori bakarrik: Osasuna ala Athletic izan, Kopako finala ere —Sevillan jokatuko da— euskaraz eskainiko du kate publikoak.

Gaurko aurrez aurrekoaren kontakizuna Jon Balenziagak egingo du, Naxari Altuna kazetariak eta Txema Añibarro eta Mikel Arruabarrena futbolari ohiek langunduta. Jarraian, Ana Ramosek gidatuta, finalerdiko joaneko partidaren analisia egingo dute saio berezi batean; bertan izango dira Janire Fragua kazetaria, Gorka Iraizoz atezain ohia eta Miguel Angel Lotina entrenatzailea.

Sailkatzen den euskal taldeak finalean aurkari izango du Real Madril edo Bartzelona. Bi taldeek bihar jokatuko dute elkarren arteko joaneko partida, Santiago Bernabeu futbol zelaian (21:00, La 1). Itzulikoa euskal taldeenaren biharamunean egingo dute, apirilaren 5ean, Camp Noun (22:00, La 1).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.