Enplegua

Otsailean, 243 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian

Urtarrilean galdutako lanpostuen ia erdiak berreskuratu dira: 5.768 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzan.

Bi lorazain, Bilboko lorategi batean lanean, artxiboko irudian. LUIS TEJIDO / EFE
Iker Aranburu.
2023ko martxoaren 2a
09:23
Entzun

Hego Euskal Herriko lan merkatuak motel amaitu zuen 2022. urtea, eta are motelago hasi zuen 2023. urtea. Otsaila, ordea, ez da hain kaskarra izan, behera egin baitu langabeen kopuruak, eta gora, berriz, landunenak.

SEPE Espainiako enplegu zerbitzuaren arabera, Hego Euskal Herrian 144.660 langabe zeuden erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan, urtarrilean baino 243 gutxiago.

Nafarroan soilik ugaritu dira langabeak (+366). Bizkaian, 167 gutxiago zenbatu dituzte; Araban, 194 gutxiago; eta Gipuzkoan, 248 gutxiago.

Otsaila, historikoki, ez da hilabete txarra izaten enpleguarentzat, langabeen kopuruak behera egin ohi duelako, krisi handirik ez badago. Iaz, ordea, 747 langabe gehiago batu zituen.

Halaber ohikoa izaten da urtarrilean Gizarte Segurantzak galdutako afiliatuen parte bat berreskuratzea, eta hori gertatu da aurten ere. Batez beste, Gizarte Segurantzak urtarrilean baino 5.768 kotizatzaile gehiago izan ditu; urtarrilean 12.537 galdu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.