Albistea entzun

Grezia

Trenbide sarea zaindu ez izanari egotzi diote langileek Greziako tren istripua

Greba orokorrera deitu dute gaurko tren zerbitzuetako langileek, eta arduradunei egotzi diete ezbeharraren erantzukizuna. Atxilotu bakarra dago, 59 urteko Larisako tren geltokiko burua. 43 dira hildakoak.

Erreskate taldeetako langileak tren istripua izan den gunean, atzo. /
Erreskate taldeetako langileak tren istripua izan den gunean, atzo. / Achilleas Chiras/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko martxoak 2 09:34

Tren istripu larria gertatu zen herenegun gauean Greziako Larisa hirian. Bi trenek, bata bidaiariena eta bestea merkantzia trena, elkar jo zuten, eta gutxienez 43 pertsona hil ziren. Erreskate taldeek gorpuen bila jarraitzen dute hondakin artean. 130 lagun artatu behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek, eta 66 eraman zituzten ospitalera; haietatik sei ZIU zainketa intentsiboetako unitatean daude. 350 pertsona zihoazen trenean, gehienak hogei urte inguruko ikasleak.

Trenbide sareko arduradunek «giza akats bat» izan zela esan zuten, eta Poliziak Larisako tren geltokiko burua atxilotu zuten. Fiskaltzak zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitua egotzi dio 59 urteko gizonezkoari. Hark ukatu egin du egotzitakoa, eta esan du errailez aldatzeko agindua eman ziola trenari, baina sistemak ez ziola jaramonik egin.

Tren zerbitzuetako langileek agintariei egotzi diete gertatutakoa. Haien esanetan, oso egoera txarrean dago sarea, eta segurtasun sistemek ez dute behar bezala funtzionatzen. Egun osoko greba antolatu dute gaurko sindikatuek, gertatutakoa salatzeko. «Mina haserre bilakatu da, hildako eta zauritutako lankide eta herritarrengatik. Gobernuek hainbat urtez trenbide sarearen inguruan erakutsitako errespetu faltak ekarri gaitu honaino», salatu du trenbideetako sindikatuak komunikatu batean.

Greziako Garraio ministro Kostas Karamanlisek dimisioa eman zuen atzo, eta bere gain hartu zituen azken urteetako akatsak, eta aitortu egungo sistemak ez dituela betetzen «XXI. mendeko beharrak». Kiriakos Mitsotakis lehen ministroak, ordea, «zorigaiztoko giza akats» bat izan zela esan du, eta «ikerketa independente bat» iragarri.

Protestak

Salonikako ospitalearen kanpoaldean protestak piztu ziren atzo iluntzean. Herritarrak ez dira gobernuaz fidatzen, eta asko beldur dira agintariek ez ote duten baliatuko ikerketa gertatutakoa estaltzeko.

Trenean zihoazen bidaiari eta langileen senideak erietxera joan ziren atzo, euren DNA laginak emateko, hala desagertuak identifikatu ahal izateko. Baina prozedurek luze joko dute, trenetako lehen bagoiak ia erabat suntsituta geratu baitira talkaren eta haren ostean piztutako sutearen ondorioz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Yvan Colonnaren aldeko pintada bat, artxiboko irudi batean ©Berria

Colonnaren hilketaren ikerketa batzordeak agintarien «hutsegiteak» eta «ekintzarik eza» salatu ditu

Ander Perez Zala

Diputatuek urte erdiko lanaren ondorioak aurkeztu dituzte, eta 29 gomendio eman dituzte; tartean, DPS estatusaren «beharrezko erreforma». 71 lagun elkarrizketatu dituzte txostena osatzeko.

Espainiako gobernuburu Pedro Sanchez, atzo, Moncloan egindako agerraldian. ©BORJA PUIG DE LA BELLACASA / EFE

Sanchezek uztailaren 23ra aurreratu ditu Espainiako Gorteetarako bozak

Arantxa Elizegi Egilegor

Espainiako Gobernuko presidenteak bere gain hartu du PSOEk igandeko bozetan izandako emaitza txarren erantzukizuna. Gaurtik, hamar eguneko epea dute alderdiek koalizioak aurkezteko

Maider Etxebarria PSE-EEren Gasteizko alkategaia, kanpainako ekitaldi batean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Ezusteko deiaren eragin posiblea

Iosu Alberdi

Sanchezek Espainiako Gorteetarako bozak aurreratu izanak eragina izan dezake igandeko emaitzen kudeaketan. Ricardo Feliuk, Maria Silvestrek eta Asier Etxenikek egoera aztertu dute.

Poloniako Justizia ministro Zbigniew Ziobro eta Europako Batzordeko Justizia komisario Didier Reynders, 2021ean izan zuten bilkura batean, Varsovian ©RAFAL GUZ / EFE

Bruselak «neurriak» hartuko ditu inhabilitazioei buruzko Poloniako legea indarrean sartzen bada

Ander Perez Zala

Europako Batzordeko Justizia komisarioak esan du «kezka bereziak» dituela Errusiaren influentziari buruzko ikerketa batzordeaz; politikariak, kazetariak eta zibilak zigortu ahalko ditu. Udazkenean egingo dituzte bozak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...