Enpresak

Iberdrolako langileek KPIaren araberako soldata igoera eskatu dute

Manifestazio egin dute Bilbon. Gogoratu dute enpresak inoizko emaitza onenak lortu dituela 2022an.

Iberdrolako langileak, konpainiaren egoitzara iristen, larunbat honetan Bilbon eginiko manifestazioan. ARITZ LOIOLA (FOKU)
jokin sagarzazu
2023ko martxoaren 4a
15:22
Entzun

Iberdrolako langileek KPIren araberako soldata igoera eskatu dute larunbat honetan Bilbon. ELA sindikatuak deituta, manifestazioa egin dute Bizkaiko hiriburuko erdiguneko kaleetan zehar, eta Iberdrola dorrearen aurrean amaitu dute.

Ohar batean, ELAk gogoratu du energia konpainiak inoiz baino diru gehiago irabazi duela 2022an, baina soldatak «gehienez» %0,7 igoko dituela aurten. Iazko KPIa %6,5ekoa izan zela kontutan hartuta, langileek erosahalmenean galera handia izango dutela azpimarratu du.

«Irabazien errekorra hautsi eta 2022an 4.300 milioi baino gehiago irabazi dituen enpresa batek bere langileei erosteko ahalmenari eustea ukatzen die, gehienez % 0,7ko soldata igoerara kondenatuta», salatu du ELAk.

Langileak martxoaren 25ean mobilizatuko dira berriz, Madrilen. Sol plazan protesta egingo dute, «aldarrikapen berdinekin eta [Espainiako] estatuko beste zentro batzuetako Iberdrolako langileekin batera».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.