Ezbeharra

Espetxeratu egin dute Legorretako istripuan kontrako noranzkoan zihoan gidaria

Asteazkenean atxilotu zuten, eta Martuteneko espetxeko osasun moduluan dago. Hiru lagun hil ziren istripuan; bi gidariak dira bizirik dauden bakarrak.

Istripua izan zen tokia, N-1 errepidean, Legorretan, Gasteizerako norabidean. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2023ko martxoaren 6a
11:59
Entzun

Donostiako guardiako epaitegiaren erabakiz, espetxeratu egin dute Legorretan (Gipuzkoa) otsailaren 26an gertatu zen istripuko gidarietako bat. Bi autok elkar jo zuten parez pare N-1 errepidean, haietako bat kontrako noranzkoan zihoalako. Auto horretako gidaria sartuko dute espetxean. Hiru lagun hil ziren istripuaren ondorioz, eta bi autoetako gidariak dira bizirik dauden bakarrak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 36 urteko atxilotua Martuteneko espetxean dago jada, osasun moduluan. Haren arabera, ona da gizonaren osasuna.

Gaur espetxeratu duten gizona joan den asteazkenean atxilotu zuten, zuhurtziagabekeriazko giza hilketako hiru delitu egotzita, baita lesio delitu bat eta ausarkeriaz gidatzea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.