Albistea entzun

Kaleratzeak

Zestoako lantegia itxi, eta 61 behargin kaleratu nahi ditu GRI Castingsek

Ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu enpresak, eta esan du jarduera «bideraezina» dela orain.

Zestoan (Gipuzkoa) dago GRI Castings enpresa.
Zestoan (Gipuzkoa) dago GRI Castings enpresa. ELA sindikatua Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko martxoak 7

GRI Castings enpresak jakinarazi du Zestoako (Gipuzkoa) lantegia itxi egingo duela, eta han lanean ari diren 61 behargin kaleratzeko erregulazio espediente bat aurkeztuko duela. Azken zazpi urteetan galera «handiak» izan dituela esanez arrazoitu du erabakia zuzendaritzak, eta argudiatu du jarduera «bideraezina» dela gaur egun.

Enpresak berak eman du erabakiaren berri, ohar bidez. Eta, hartan adierazi duenez, gaur bertan hasi da langileen ordezkariekin biltzen, itxieraren inguruko xehetasunak jakinarazteko. Zuzendaritzak azpimarratu du «akordio egoki bat» lortzen ahaleginduko dela alde guztientzat.

GRI Castingsek eolikoen sektorerako eta automoziorako piezak ekoizten ditu, eta, enpresak adierazi duenez, «ekoizpen arazo larriak» izan ditu azken urteotan. Haize errotentzako tamaina jakin bateko piezak –balio erantsi handiagoa izan zezaketenak– fabrikatzeko izandako zailtasunak azpimarratu ditu zuzendaritzak, esaterako; baita Asiako ekoizleak autogintzaren sektorean eragiten ari diren «lehia gogorra» ere, zeinak prezioak jaistea ekarri baitu. Hainbesteraino, non bateraezina den «jarduera bideragarria izatearekin», esan duenez.

Enpresak adierazi du ahalegindu dela egoerari buelta ematen, hala nola produktu eta merkatu berriak bilatuz. Baina «ezinezkoa» izan da egoera lehengoratzea, haren hitzetan, eta ez du lantegia ixtea beste aukerarik.

Bigarren itxiera

Garai batean TS Fundiciones zena da GRI Castings. 2014ko ekainean itxi zuten hura, eta ia bi urteren ostean zabaldu zuten ostera. Orduan ere, ekoizpen arrazoiak argudiatu zituen zuzendaritzak itxiera justifikatzeko; 85 langile kaleratu zituzten guztira. 2016an jarri zuten berriz martxan, Iraeta Windek hura erosteko egindako eskaintza onartu baitzuen epaileak: 5,1 milioi euro ordaindu zituen lantegiaren truke. Langile izandakoak berriro hartu zituzten lanerako. Gonvarri Taldearen eolikoen saila da Iraeta Wind, eta Gestamp konpainia da haren jabea.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Anbulantzia geldirik, igandean istripua izandako Lantziegoko upategi txikiaren aurrean. ©RAQUEL MANZANARES / EFE

Azken hiru urteetan lau pertsona hil dira itota Arabako upategietan

Imanol Magro Eizmendi

Igandeko Eltziegoko istripuan pozoitu zen hirugarren pertsona ondo dago. Anbulantziak iristeko ordubete behar izan zuela salatu dute. 2020an antzeko kasu bat egon zen Lapuebla de Labarcan

Volkswagenek ekoitzitako autoak, lantoki aurreko aparkalekuan ©VW Nafarroa

Absentismoa, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu behar direla dio VWek

Joxerra Senar

Hurrengo lan itunaren negoziazioan, urriaren 19ra bitarte beste sei bilera egitea proposatu du.

Lanbide indartzea nahi duela dio EH Bilduk. Irudian, Lanbideren bulego bat, Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

EH Bilduren ustez, Lanbide indartzea izan behar da Enplegu Legearen xedea

Irune Lasa

Koalizioak 50 zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari. Enplegu politika pasiboen faltan, legea mugatua izango dela dio. Lanbide zuzenbide publikoko erakunde publiko bihurtzearen kontra dago EH Bildu.

Rosarito eta Marian Ibaeta, erdiko biak, dendaren atarian. / ©Endika Portillo, Foku

Betikoek itxi dute atea, betiko

Jone Arruabarrena, Gipuzkoako Hitza

Merkataritza txikia indarra galtzen ari da; horren erakusgarri da azkenaldian pertsianak betiko jaitsi dituzten denda txikien ugaritzea. Fenomeno horren beste aldean dago frankizien eta saltoki handien etengabeko ugaritzea, hori guztia globalizazioarekin lotuta. Gipuzkoan ere nabarmena da aldaketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.