LAN ISTRIPUAK

Ziburuko 28 urteko langile bat hil da Landetan, garbiketa bertikal lanetan

Tartaseko (Landak, Frantzia) Ryam biofindegi bateko mantentze lanetan zebilen langilea. Baliteke hauts industrial toxikoak arnasteagatik hil izana.

Lan istripu bat salatzeko manifestazioa, baionan, 2016an. BOB EDME / IPARLA
inaut matauko rada
2023ko martxoaren 7a
20:30
Entzun

28 urteko langile batek bizia galdu du gaur goizean Landetako Tartas herrian, garbiketa bertikaleko lanetan zebilela. Ziburukoa (Lapurdi) zen langilea, eta, Daxeko Fiskaltzak France Bleu hedabideari adierazi dioenaren arabera, hipotesi nagusia da hauts industrial toxikoen arnastearen ondoriozko bihotz-biriken gelditze bat dela heriotzaren zergatia. 10:00ak pasatuta izan da ezbeharra.

Zehazki, Fiskaltzak dio langilea industria inbutu handi batera erori dela, eta kedarraren eta industria hauts toxikoen azpian ehortzia geratu dela. Ryam biofindegiaren produkzioa etenda zegoen egun batzuez mantentze lan batzuengatik, eta langilea tximinia bat garbitzen ari zen.

Aurten lanean hil den bigarren langilea da Ipar Euskal Herrian; izan ere, joan den ostiralean lan istripu batean beste heriotza bat jazo zen, Baionako tailer batean. Auto tailer batean altuera batetik erori ziren bi langile, eta bat hil egin zen, eta bestea zauritu. Sindikatuen arabera, gaurkoa aurten hil den 11. langilea da Ipar Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.