Albistea entzun

Erretretaren erreforma

Frantziako Senatuak arratsaldean ekin dio berriro 7. artikuluaren eztabaidatzeari

Erretretaren adina gibeleratzen duen artikuluaren debatea goizaldean eten du Senatuko presidenteak, ezkerreko senatariek saioa utzi ondoren.

Frantziako Senatua, iragan ostiralean, erretretaren erreforma eztabaidatzen hasi zenean.
Frantziako Senatua, iragan ostiralean, erretretaren erreforma eztabaidatzen hasi zenean. Christophe Pet Tesson / efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko martxoak 8

Frantziako Asanblean bezala Senatuan ere, eztabaidatsua eta kalapitatsua gertatzen ari da erretretaren erreformaren eztabaida. Goizeko hirurak aldera eten dute eztabaida, eta 16:30an berriro hasi dira. Plater nagusia dute eztabaidagai: erretretaren adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzen duen artikulua.

Erretretaren gibeleratzea da legearen funts nagusia, gobernuaren ustez hori baita tresna nagusia pentsio sistemaren kontuak orekatzeko 2030ean; gastu igoera handia espero da hurrengo urteotan, belaunaldirik jendetsuenak erretreta hartu ahala. Azken asteotan Ipar Euskal Herriko eta Frantziako kaleak bete dituzten manifestari gehienentzat ere erretretaren gibeleratzea «neurri basatia» da, eta hori oztopatzea da protestarako arrazoirik handiena.

Legegaiak dituen hogei artikuluetatik bi bakarrik bozkatzeko denbora izan zuten diputatuek, eztabaida luzatzeko asmoz ezkerrak egindako saioen eta debate zakarren ondoren. Gauzak beste modu batera egingo zituztela ziurtatu zuten Senatuko ordezkariek, baina han ere polemika nagusitu da. Aurreko astean ekin zioten eztabaidari, eta atzo arratsalde hasieran lortu zuten seigarren artikulua bozkatzea. Aurreko bostak bezala, gehiengo zabal batekin egin zuen aitzinera, haren alde bozkatu zutelako eskuinak eta zentro-eskuinak.

Baina zazpigarrenarekin iritsi ziren arazoak. Ezkerreko taldeek 1.100 zuzenketa jarri zituzten artikulu horren aurka, eta ehun senatarik baino gehiagok hitza hartu zuten eskatzeko artikulu hori bertan behera geratzeko. Ezkerraren jarrera «trabatzailea» ikusita, Bruno Retailleau LR taldeko buruak eskatu zuen Senatuko 38. artikulua erabiltzeko. Ordura arte inoiz erabili gabeko artikulu horrek aukera ematen du eztabaida bat eteteko, baldin eta aztertzen ari diren legegai baten aurkako bi hitzartze izan badira.

Artikulua berridatzi dute

Ezkerrak sutsuki egin zuen protesta, baina bitartean gizarte arazoen batzordea bildu zen, eta zazpigarren artikulua berridatzi zuen. Horren bitartez, ezkerraren 1.100 zuzenketak baliorik gabe geratu ziren, hasierako artikuluari zegozkiolako. Mugimendu hori geratu nahi izan zuten ezkerreko taldeek, baina haien saioa indargabetu zuen batzordeak, eskuineko eta zentroko senatarien botoekin.

Guztiz haserre, senatari sozialistek, komunistek eta ekologistek saioa utzi zuten, eta eskuinaren eta Gerard Larcher Senatuko presidentearen (LR hura ere) «maniobrak» salatu zituzten. «Eskuz esku, eskuinak eta gobernuak 'zuetaz trufatzen gara!» mezua bidali diete manifestatzen diren milioika frantziarrei», argudiatu zuen Melanie Vogel senatari sozialistak.

Beste aldean, zentroak eta eskuinak beren hautua babestu zuten. «Badira bost egun eta bost gau trabatze bati egin behar diogula aurre. Ez gaituzte hautatu mintza taldeak osatzeko, bozkatzeko baizik. Parlamentua trabatzea soldadu baten desertzioaren antzekoa da: bere misioa bera ukatzea», esan zuen Retailleauk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jende andana elkartu da Baionako manifestazioan ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuak, Parisera begira

Iñaut Matauko Rada - Ekhi Erremundegi Beloki

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Baionan erretreten erreformaren kontra, eta sindikatuek erran dute borrokan segitzeko borondatea dutela.

Bilboko portuaren azken berriak azaldu ditu gaur goizean Ricardo Barkala Agintaritzako presidenteak ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Bilboko Portuak aurten aterako du kai nagusia hedatzeko lizitazioa

Olatz Silva Rodrigo

Edukiontzien bigarren terminalerako lehiaketa hutsik geratu dela esan du Agintaritzak, eta gehitu du oraindik ez dutela Bilboko Olabarri jauregia saldu

CAFen hidrogeno trena, Canfrancen. ©CAF

CAFen hidrogeno trenak lehen probaldia egin du

Iñaut Matauko Rada

Zaragoza-Canfranc linean egin du lehenengo proba. FCH2 Rail proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du.

Anton Arriola Kutxabaneko presidentea. ©Miguel Toña / EFE

Kutxabankek «ezinbestean» hazi beharra daukala iragarri du Arriolak

Imanol Magro Eizmendi

Bankuko presidenteak azaldu du azken urteetan «lotsatiak» izan direla, eta hazkunderako bi helburu lehenetsi ditu: enpresak eta Espainiako merkatua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...