Georgia

Atzerriko agenteen legea «baldintzarik gabe» baztertu dute Georgian

Oposizioaren kritikak jaso ondoren, legearen sustatzaileek adierazi dute «guztiaren gainetik Georgiako bakea, lasaitasuna eta garapen ekonomikoa zaindu behar» direla.

Georgiako protestak, atzo. ZURAB KURTSIKIDZE/ EFE
Mikel O. Iribar - Isabel Jaurena
2023ko martxoaren 9a
09:03
Entzun

Georgiako Parlamentuak onartu zuen atzerriko agenteei buruzko legea «baldintzarik gabe» baztertu dute gaur haren sustatzaileek. Oposizioak kritikatu egin zituen arauak, eta protestak eragin zituen Tibilisin. «Guztiaren gainetik Georgiako bakea, lasaitasuna eta garapen ekonomikoa zaindu behar ditugu, Georgiaren aurrerapena Europan integratzeko bidean. Hortaz, indar arduradun gisa, baldintzarik gabe lege proiektua baztertzea erabaki dugu», adierazi dute arauaren sustatzaileek.

Arau horrek zioen atzerritik finantzaketa jasotzen duten erakundeek «atzerriko erakunde» gisa erregistratu behar dutela beren burua; GKE gobernuz kanpoko erakundeak eta zenbait hedabide zeuden zerrenda horretan. Herritarrek «antidemokratikotzat» zuten legea, eta, hortaz, protestak egin zituzten. Tentsioa nabarmen areagotu zen: Barne Ministerioaren arabera, gutxienez 66 lagun atxilotu zituzten, desordena publikoa eta desobedientzia egotzita.

Protesta horietan, manifestariek «Errusiako legeari ez» eta «zuek errusiarrak zarete» oihukatu zieten legearen alde bozkatu zuten diputatuei. Izan ere, kritikoen arabera, Errusian 2012an indarrean ezarritakoaren «parekoa» dalegea. Haien erranetan, Kremlinek lege hori erabili du, zehazki, Mendebaldeko funtsetatik finantzatutako zenbait GKE eta hedabide ixteko. Manifestariek, gainera, esan zuten lege proiektuak kalte egingo diela Georgiak Europako Batasunean sartzeko dituen itxaropenei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.