Ekialde Hurbila

Israelgo indarrek hiru palestinar hil dituzte Zisjordanian

Tentsioak eta indarkeriak gora egin dute azkenaldian. Guztira, gutxienez 78 palestinar hil dituzte 2023an.

Palestinako herritarrak hainbat gorpu eramaten, Israelgo indarrek hil eta gero. Artxiboko irudia. ALAA BADARNEH/ EFE
2023ko martxoaren 9a
09:19
Entzun

Hiru palestinar hil dituzte Israelgo indarrek Zisjordania iparraldeko herrixka batean egindako sarekada batean. Tentsioak eta indarkeriak nabarmen egin dute gora azkenaldian. Palestinako Osasun Ministerioak eman du albistearen berri: «Israelek hiru pertsona hil ditu tiroz Yaba herrian».

Tokiko prentsaren arabera, Israelgo indarrak atxiloketak egitera joan dira herrira; auto batetik tiro egin diete, eta gogor erantzun dute.

Guztira, gutxienez 78 palestinar hil ditu Israelek 2023an. Hain justu, duela bi egun beste zazpi palestinar hil zituen Jeningo (Zisjordania okupatua) errefuxiatu kanpalekuan egindako sarekada batean, eta hainbat zauritu. Hasieran, sei ziren hildakoak, baina gaur jakinarazi dute hil egin dela larri zaurituta zeudenetako bat, zaurien ondorioz. Atzo, berriz, Israelek Gaza bonbardatu zuen, eta gutxienez bi lagun zauritu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.