Albistea entzun

Lan gatazkak

Akordioa eginda, Vulcanizados Zuloagan amaitu dute 21 hilabeteko greba

Lan hitzarmen propioa izango dute, Espainiako kimikako sektoreko itunaren ordez. Soldatak %17 inguru igoko dizkiete langileei.

Vulcanizados Zuloagako grebalariak, gaur, akordioa ospatzen.
Vulcanizados Zuloagako grebalariak, gaur, akordioa ospatzen. ELA Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2023ko martxoak 10 15:35

Urte bat eta bederatzi hilabete. Denbora hori iraun du Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloagako greba mugagabeak. ELA sindikatuak eta zuzendaritzak akordioa egin dute, eta lan hitzarmen propioa izango dute enpresan, lehenengo aldiz. Euskal Herrian indarrean zegoen grebarik luzeenetako bat zen Vulcanizados Zuloagarena, Novaltiakoarekin batera —hiru urte eta erdi daramatzate—.

Orain arte, Espainiako industria kimikoko lan ituna aplikatu diete Vulcanizados Zuloagako langileei —sektore horretan ez dago itunik Euskal Herrian—. Zaratamoko lantegian autogintzaren sektorerako egiten du lan, eta 44 langile aritzen dira.

ELAk azpimarratu duenez, akordioari esker, aurreko hitzarmeneko baldintzak «nabarmen» hobetuko dituzte. Soldatei dagokienez, soldatarik txikiena dutenek (greban zeuden langile gehienek) %17 gehiago kobratuko dute. Orain arte, 17.159 eta 20.688 arteko soldata gordina jasotzen zuten urtean; 1.000 euro pasatxo hilabetean.

Horrekin batera, gaueko lanaren plusa %20 baino gehiago handituko diete. Gaixotasun arrunten bajen osagarriak hobetu dizkiete. Larunbat eta igandeetako lanak arautu eta konpentsatuko dizkiete. Jaiegunetan ez dute lanik egin behar izango. Eta laneko osasunaren arloan hobekuntzak adostu dituzte. Hitzarmen berria 2024ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta 2025etik aurrera enpresaren esparruan negoziatzen jarraitzeko bermea jasotzen du.

ELAk azpimarratu duenez, «grebalarien indarra eta batasuna» funtsezkoa izan da «nahi baino gehiago iraun duen gatazka bati» amaiera emateko. «Langileek agerian utzi dute antolaketaren, borrokaren eta grebaren garrantzia».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Volkswagenen fabrika  Iruñean ©Jesus Diges  / Efe

Landabenen Poloak egiteari utziko dio VWek, elektrikoranzko obrek behartuta

Berria

Zuzendaritzak iragarri du 2025etik aurrera, urte eta erdiz, produkzioa erdira jaitsi beharko dela. Sindikatuek «kezka» azaldu dute trantsizioak eragingo dituen ondorioen aurrean.

Erretreten erreformaren aurkako manifa, gaur, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuen arabera, 13.000 lagun mobilizatu dira Baionan erretreten erreformaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Apirilaren 6rako deitu dute hamaikagarren protesta eguna. Horren aurretik bilera batera deitu ditu Elisabeth Borne lehen ministroak.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Denbora asko igarotzen dugu bezeroari egia esaten»

Iker Aranburu

Inbertsio funtsetara bideratzen den aurrezkiaren kuota bikoiztu du azken hamar urteetan Kutxabankek. Kutxabank Gestioneko kontseilariaren arabera, epe luzera begiratzea eta bezeroari «kea ez saltzea» dira arrakastaren bi gakoak.

Igor Arroyo LAB sindikatuko koordinatzailea, Bilbon egindako agerraldi batean, aurreko astean. ©Oskar Matxin Edesa / EFE

Erretretaren erreformen harira, Euskal Gizarte Segurantza bat sortzeko eskatu du LABek

Maddi Iztueta Olano

Sindikatuko koordinatzaileak iritzi dio Euskal Herriko langileen pentsioak eta diru laguntzak «arriskuan» egongo direla Madrilen eta Parisen menpe dauden bitartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.