Indarkeria matxista
Azpeitian gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat egitea leporatuta
Salaketa jarri duen andrearen arabera, ostegunean egin zion gizonak eraso; bikote harreman bat dute biek

30 urte ditu atxilotu duten gizonak. Ertzainek atxilotu dute, gaur goizaldean.
Salaketa jarri duen andrearen arabera, Donostiako etxe batean egin zion eraso gizonak, ostegunean. Erietxe batera jo zuen andreak, arta zezaten, eta handik jaso zuten ertzainek erasoaren gaineko abisua.
Biktimak urruntze agindu bat eskatu du, gizona hurbil ez dakion. Ertzainek esan dute oraindik ikerketa martxan dagoela eta aurki epailearen aurrera eramango dutela atxilotua.

Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.