Pentsioen erreforma

30 pentsiodunek baraualdia hasi dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko

Berrehun zeuden protestaldian parte hartzeko prest, baina kopurua murriztu behar izan dute, leku arazoengatik.

Barualdiari ekin dioten pensiodunen mugimenduko 30 kideak. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2023ko martxoaren 13a
16:49
Entzun

Euskal Herriko Pentsiodunen Mgimenduko 30 kidek bost eguneko baraualdia hasi dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Fernandez del Campo Bilboko kaleko areto batean egingo dute itxialdia, eta protesta ekintza ugari antolatu dituzte. Nagusia larunbat eguerdian izango da: Bilboko erdialdeko kaleak gurutzatuko dituzte manifestazio batean.

«Duela bost urte gure protestekin hasi ginenetik 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea gure oinarrizko eskaeretako bat izan da. Baina, urte hauetan, erakunde publikoek ez dute ase, eta horregatik erabaki dugu gure jarrera gogortzea», azaldu du atzo Jon Fano mugimenduko bozeramaileak, aretora sartu aurretik. Berrehun lagun zeuden protestan parte hartzeko prest, baina leku arazoak direla medio, 30era murriztu dute multzoa.

Pentsiodunen mugimenduaren arabera, gaur egun hilabetean 800 eurotik beherako ordaina jasotzen duten 199.800 pentsiodun daude Euskal Herrian, eta %76 emakumeak dira. Deitzaileek salatu dute, gainera, Espainiako Gobernua pentsioen erreformaren bigarren zatiaren diseinua eztabaidatzen ari dela egunotan, eta ez duela ezarri bizitza duina bermatzeko gutxieneko langarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.