Albistea entzun

Euskal Presoak

Atristain eta Inziarte kartzelan dira, hirugarren gradua kenduta

«Haserre» dago Etxerat, presoei jartzen dizkieten «oztopoek» ez dutelako etenik; protestak iragarri dituzte.

Atristain eta Inziarte kartzelan dira, hirugarren gradua kenduta
Atristain eta Inziarte kartzelan dira, hirugarren gradua kenduta Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2023ko martxoak 14 09:25

Martuteneko espetxera itzularazi zituzten atzo Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak. Etxerat-ek herenegun azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hilaren hasieran bi presoei hirugarren gradua jartzearen alde egin bazuen ere, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak ontzat hartu zuen Fiskaltzak erabaki horren kontra jarritako helegitea, eta horren ondorioa da bi presoen egoera aldaketa: hirugarren gradua eteteko eskaera onartzen da, helegitearen gainean ebazpen bat eman arte.

Aldaketa horren harira, «haserrea» adierazi nahi izan du Etxerat-ek. Gogoratu du Atristaini iazko uztailean ere kendu ziotela hirugarren gradua. Inziartek orain dela gutxi iktus bat izan zuela adierazi dute, eta kaltegarria izango dela hau haren osasunarentzat. «Oztopo» hauek salatzeko protestak iragarri dituzte.

Atristainek hamabi urte eta erdi egin ditu preso. Duela urtebete Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak prozesu «justu eta ekitatezkoa» izatea egotzi ziola presoari, ez ziolako utzi inkomunikatuta egon zen aldian konfiantzazko abokatu bat aukeratzen.

Inziartek 68 urte ditu, eta hamalau urte daramatza preso. Datorren urtean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu.

Etxerat-ek adierazi du preso asko «askatasunerako» bidea egiten ari direla, horietako askori «dagokien« neurria dela, eta arbuiatu egin behar direla tankera honetako erabakiak. Gogoratu du iazko uztailean ere «salbuespenezko auzitegiaren» erabakiaren ondorioz itzularazi zutela Atristain bigarren gradura.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo - Foku

Legebiltzarrak baztertu du ustelkeriari aurre egiteko bulego bat sortzea

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena; EAJk eta PSE-EEk, berriz, esan dute egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela

Bilboko Done Bikendi plazan egin zuten aurkezpena atzo, lehen Aberri Eguna amaitu zen lekuan, 1932an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aberri Egun bateraturako baldintzak jarri nahi ditu Euskal Herria Batera-k

Javi West Larrañaga

Apirilaren 8rako ekitaldi batera deitu dute Donostiako Miramar jauregian: «Batzen gaituen ekitaldi bat izatea nahi genuke, ez banatzen gaituena»

Atzo, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldia. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroari trafiko eskumena uztailaren 1etik aurrera itzuliko zaiola sinatu dute

Joxerra Senar

Txibitek azpimarratu du aldarrikapen historiko bati bide eman zaiola. Lau urte iraungo du trantsizio epeak, eta egun baino 149 foruzain gehiago beharko dira

Ukullu, atzo, RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiko lehen bilkuran. ©Luis Tejido / EFE

Urkulluk «ahotsa eta erabakia» nahi ditu EBn

Berria

RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiak «beste gobernantza eredu bat» nahi du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...