Albistea entzun

GERRA UKRAINAN

NBEren ikerketa baten arabera, Errusiak «askotariko gerra krimenak» egin ditu Ukrainan

Nahita egindako homizidioak, tortura sistematikoa, eta, besteak beste, adingabeen deportazioa izan direla jaso dute. Gertatutakoa Nazioarteko Zigor Auzitegiak ikertzeko modukoa dela iruditzen zaie adituei.

Bi zibilen gorpuak, iazko apirilean, Butxan (Ukraina)
Bi zibilen gorpuak, iazko apirilean, Butxan (Ukraina) EFE

Igor Susaeta -

2023ko martxoak 16 19:37

NBE Nazio Batuen Erakundeak Ukrainara bidalitako adituen arabera, Errusiak «askotariko gerra krimenak» egin ditu herrialdeko hainbat eskualdetan. Ia urtebete iraun duen ikerketaren berri eman dute gaur, eta nabarmendu nahikoa ebidentzia dituztela Kremlineko agintariak jopuntuan jartzeko. Azken txostenean jaso dutenez, krimen horien artean daude nahita egindako homizidioak, tortura sistematikoa eta, besteak beste, adingabeen deportazioa.

«Batzordeak ondorioztatu du Errusiako indar armatuek erasoak egin dituztela jendea zegoen eremuetan, gutxietsiz, antza, zibilen sufrikarioa eta mina», azpimarratu dute. «Eraso neurrigabeak izan ziren». Hiru pertsonak osatu dute batzordea —Norvegiako Erik Mosek, Bosnia eta Herzegovinako Jasminka Dzumhurrek eta Kolonbiako Pablo de Greiffek—, eta, lana ontzeko, zortzi aldiz bidaiatu zuten Ukrainara; 56 hiritara joan ziren, eta 600 bat pertsona elkarrizketatu zituzten; gainera, txikitutako tokiak ere bisitatu zituzten. Datorren astean aurkeztuko diote txostena NBEren Giza Eskubideen Batzordeari.

Ikusi gehiago: Errusiak AEBen dronea uretaratu zueneko bideoa argitaratu dute

Dokumentuan nabarmendu dutenez, Errusiako indarrek Ukrainan aurrera egin ahala, ugarituz joan ziren gerrarekin zerikusirik ez zuten zibilen hilketak. Beste batzuk, ordea, atxilotu egin zituzten, eta atxikitze zentroetara eraman. Eta leku horietan torturak egin ziren, «ukraineraz hitz egiteagatik» edo, esaterako, «Errusiako ereserkiaren hitzak ez gogoratzeagatik». Orduan, besteak beste, deskarga elektrikoak jasan zituzten, edo sabaitik zintzilikatu, «loroaren jarrera» hartuz. Zentroetatik kanpo sarekadak egitean, Errusiako soldaduek sexu indarkeria baliatu zuten emakumezkoen eta gizonezkoen kontra egiteko, edo hori erabiltzearekin mehatxatu zituzten.

Adingabeen deportazioari dagokionez, ikerketarako elkarrizketatutako lekuko batzuek adierazi dute adinez txikienek beren familiekiko harremana behin betiko galdu dutela «beharbada».

Txostena osatu duen batzordeak azpimarratu du, aldi berean, gizateriaren kontrako krimentzat hartu beharko liratekeela Errusiako indarrek iazko urritik aurrera Ukrainako energia azpiegituren aurka egindako erasoak. Horiek ehunka mila pertsona utzi zituzten berogailurik eta argindarrik gabe udazkeneko eta neguko hilabeterik hotzenetan.

Genozidiorik ez

Horiek guztiak horrela, gertatutakoa NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak ikertzeko modukoa dela uste dute NBEk Ukrainara bidalitako adituek. Aintzat hartu behar da, hain zuzen, The New York Times egunkariak herenegun kaleratutako informazio baten arabera auzitegi horren asmoa dela Errusiako funtzionarioen kontrako bi auzibide irekitzea, adingabeak bahitzeagatik eta energia azpiegiturei nahita eraso egiteagatik gerra krimenak leporatuta.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak berak egotzi izan dio Errusiari Donbassen «genozidioa» egitea. Baina ikerketaren egileek jakinarazi dute ez dutela halakorik egiaztatu. Erantsi dute, ordea, horrekin lotuta, «zenbait alderdik» zalantzak eragin ditzaketela.

Ukrainako indarrek urratutako giza eskubideak eta gehiegikeriak ere aztertu dituzte NBEren adituek, eta adierazi «urraketa gutxi batzuk» egin direla, zeintzuetan Errusiako soldaduak torturatuak edo tirokatuak izan ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Clara Ponsati Europako diputatu agiria erakusten atxilotu duten eskuadrako mossoei, gaur, Bartzelonan . ©Quique Garcia / EFE

Clara Ponsati Bartzelonara bueltatu da, eta atxilotu egin dute

Edu Lartzanguren - Igor Susaeta

«Pablo Llarena epaileak eurodiputatua atxilotzeko agindua emana du, desobedientziarengatik epai dezaten Espainiako Auzitegi Gorenean. «Ikusiko dugu zer egiten duen Auzitegi Gorenak neure itzuleraren inguruan». Defentsak 'habeas corpus' eskaera bat egin du

Humza Yousaf, atzo. ©EFE

Yousaf SNPko lider berria Eskoziako lehen ministro aukeratu dute

Igor Susaeta

Adierazi du SNPk egindako «promesei» eutsiko diela, eta «nekaezin» jarraituko duela independentziaren alde borrokatzen.

Protesta bat Manilan, iazko Giza Eskubideen Nazioartko Egunean. / ©FRANCIS R. MALASIG, EFE

Azken urtean giza eskubideen urraketak ugaritu egin direla salatu du AIk

Arantxa Elizegi Egilegor

Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak urteroko txostena plazaratu du. Bertan salatu du nazioarteak oso jarrera desberdina hartzen duela gatazka gertatzen den tokiaren arabera, eta Ukraina eta Palestina jartzen ditu adibide gisara.

Israelgo Gobernuaren erreforma judizialaren kontrako manifestazio bat, atzo, parlamentuaren parean. ©Abir Sultan, EFE

Israelgo presidenteak «berehalako elkarrizketa prozesu bat» galdegin du

Gorka Berasategi Otamendi - Mikel O. Iribar

Protesta gehiago izan dira gaur goizean, lehen ministroak atzo iragarri arren erreforma judiziala etengo duela behin-behinean. Herzogen negoziazio taldea opozisioko Lapid zentristarekin eta Gantz liberalarekin biltzekoa da gaur. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.