Albistea entzun

Ekialde Hurbila

Israelek lau palestinar hil ditu tiroz Zisjordanian

Beste 20 lagun ere zauritu ditu, eta horietako lau larri daude. Guztira, gutxienez 85 palestinar hil dituzte aurten.

Palestinako herritarrak hainbat gorpu eramaten, Israelgo indarrek haiek hil eta gero. Artxiboko irudia.
Palestinako herritarrak hainbat gorpu eramaten, Israelgo indarrek haiek hil eta gero. Artxiboko irudia. ALAA BADARNEH / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jone Bastida Alzuru -

2023ko martxoak 16 18:23

Erasoek ez dute etenik, eta tentsioa eta indarkeria ere gero eta handiagoak dira. Israelek lau palestinar hil ditu tiroz gaur goizean Zisjordania iparraldean egindako erasoan, horietako bat adingabea; gainera, 20 lagun inguru zauritu ditu, eta lau larri daude. Palestinako Osasun Ministerioak eman du erasoaldiaren berri.

WAFA albiste agentziaren arabera, Israelgo indarrak Jenin hiriaren erdigunera joan dira, eta herritarrez betetako kale batean egin dute tiroketa. Hildako lau lagunetatik hiru identifikatu dituzte, eta jakinarazi dute 16, 28 eta 29 urte zituztela. Agentziak gaineratu du Israelek errefortzu militarrak deitu dituela hirian eta errefuxiatuen esparruan, eta tiroka hasi dela herritarren eta haien etxeen aurka.

Israelgo armadak adierazi du Jeningo kanpalekuan «lanean» ari zirela segurtasun indarrak.

Azkenaldian, sarri izaten ari dira sarekadak. Guztira, gutxienez 85 palestinar hil ditu Israelek 2023an: horietako hamasei, adingabeak. Palestinako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, 2000. urtetik ez zen halako urte hasiera bortitzik izan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indigenen Gaietarako ministro ohi eta aborigen Ken Wyatt, haren izendapenean, Canberran (Australia). ©Lukas Coch / EFE

Aborigenak konstituzioan aitortzeko erreferenduma egingo dute Australian

Maddi Iztueta Olano

Galdeketan baiezkoak irabazten badu, Aborigenen eta Torres Itsasarteko Irletako Herritarren Ahotsa izeneko batzordeak ordezkatuko ditu indigenak parlamentuan.

Kenyako bi artzain, hildako auntzen gorpuei begira, artxiboko argazki batean. / ©Dael Irungu, EFE

Bostetik batek ez du edateko ur nahikorik Afrika ekialdean

Arantxa Elizegi Egilegor - Oskar Epelde Juldain

Etiopian, Kenyan eta Somalian uraren prezioak %400 egin du gora 2021eko urtarriletik, eta 22,7 milioi lagunentzat ezinezkoa da hura erostea. Somalian, iaz, 43.000 pertsona hil ziren lehortearen ondorioz.

 ©BERRIA

«Laguntzaren menpe gaude: ez dugu beste aukerarik»

O. E. J.

Ekintzailearen esanetan, diru falta da erakundeen arazo nagusia, horrek ezinezko egiten baitu luzerako planak bultzatzea.
Israelek hildako hiru palestinarren hileta, Jeninen, Zisjordanian. Artxiboko irudia. ©Alaa Badarneh / EFE

Israelek palestinar bat hil du tiroz Zisjordanian

Julen Otaegi Leonet

 Urtea hasi zenetik 87 palestinar hil dira Israelgo Armadaren erasoen ondorioz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...