Albistea entzun

INDARKERIA MATXISTA

Aretxabaletako udaltzain bat kaleratu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

Udalak erasoa gaitzetsi du. Barakaldon ere, bi gizonezko atxilotu dituzte, beste gizonezko bati lapurreta egin eta sexu eraso bat egitea leporatuta

Aretxabaletako udaletxea.
Aretxabaletako udaletxea. JUANAN RUIZ/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko martxoak 16

Udaltzain batek egindako eraso matxista gaitzetsi du Aretxabaletako Udalak. Adierazpen instituzional baten bidez, babesa adierazi die udalak «erasoa pairatu duten emakumeei eta haien ingurukoei», eta adierazi du indarkeria matxista, kalean ez ezik, beste espazio ugaritan ematen dela: «Familian, etxean, lantokian… eta, zoritxarrez, baita gure udaletxean ere».

Azaldu du prozesu «luzea» izan dela erasoaren ondorengoa, eta «argi» geratu dela «asko» dagoela hobetzeko indarkeria matxistaren identifikazioan eta hura jasaten duten emakumeen arretan. Bide horretatik, udalak erabaki du espedientatutako udaltzaina ez dela bueltatuko bere lanpostura, «ulertzen baita hori biktimekiko indarkeria instituzionala izango litzatekeela».

Erasoa 2021eko otsailaren 23an gertatu zen. Erasotzaileak tableta bat ezkutatu zuen motxila batean, eta aldagelan utzi zuen grabatzen, lankide emakumezkoen irudiak grabatzeko. Lankideek eurek aurkitu zuten tableta. Gizona intimitatearen aurkako delitu batengatik zigortu zuten. Zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina ez du bete beharko berriro beste deliturik egiten ez badu. Irudiak ezabatu egin dituzte. Epaia irmoa da, eta ez da helegiterik izango.

Barakaldoko erasotzaileak, kartzelara

Kartzelara sartu dituzte Barakaldoko gizonezko bati bere etxean lapurreta egitea eta sexualki erasotzea egotzita atxilotu zituzten bi gizonezkoak. Martxoaren 9an gizonezkoak salatu zuenez, goizaldean ezagutu zituen bi erasotzaileak, taberna batean, eta hirurak bere Barakaldoko etxera joan ziren. Bertan, bi erasotzaileek eskuak lotu zizkioten, eta jipoitu egin zuten, dirua emateko eskatzen zioten bitartean. Sakelakoa ostu zioten azkenean, eta bietako batek sexu erasoak egin zizkion.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita

Berria

Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.

Ganaltoko gurutzea, iazko ekanean eraitsi baino lehen ©Basotxerri (Wikipedia)

Olarizuko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak

Berria

Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.

Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Javi West Larrañaga

Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Justizia administrazioko letraduek togak eskegi zituzten Gasteizko epaitegian protesta gisa ©L. Rico / EFE

Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta

Berria

Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...