Erretretaren erreforma

Erreformaren aurkako protestak gogortu dituzte, eta bi zentsura mozio aurkeztu

Macronen aurkako zentsura mozioak aurkeztu dituzte eskuin muturrak eta LIOT zentristak. Parisen eta beste hiri askotan blokeoak antolatu dituzte sindikatuek.

Erretretaren erreformaren kontrako protestak atzo, Parisen. MOHAMMED BADRA / EFE
Isabel Jaurena.
2023ko martxoaren 17a
11:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Gobernuak erretretaren erreforma bozketarikgabe aurrera atera izanak ondorioak ekarri ditu. Ostegun eta ostiral iluntzean egindako protesta jendetsuetan istiluak izan dira Parisen, Marseillan, Nantesen, Renessen eta Lyonen, bertzeak bertze. Gerald Darmanin Barne ministroak adierazi duenez, ez da «gorabehera larririk» egon, ez baita inor larriki zauritu. Hala ere, gutxienez 300ndik gora lagun atxilotu dituzte. Darmanin ministroaren hitzetan, manifestariak Macronen aldeko politikarien bulegoei eta eraikin ofizialei eraso egiten saiatu dira. Horrez gain, Parisko garbiketa zerbitzua greban dagoenez, bildu gabeko zaborra erre dute manifestariek.

Halaber, Parisen eta herrialdeko bertze zenbait hiritan blokeoak antolatu dituzte sindikatuek. Adibidez, ostiral arratsaldean Pausuko (Lapurdi) mugako joan-etorriak oztopatu dituzte.

Zentsuramozioak

Parlamentuan, iragarri bezala, Emmanuel Macron presidentearen aurkako zentsura mozioak aurkeztu dituzte. Bata, Marine Le Pen buru duem eskuin muturreko RNrena, eta bestea, LIOT zentristarena, ezkerreko batzuen babesarekin. Le Pen prest agertu da bigarren mozio hori babesteko.

Dena den LR Errepublikanoak alderdiko diputaturik ez da, oraingoz, alde azaldu. Eta gaur-gaurkoz egitasmoek nahikoa babesik ez dute aurrera egiteko. Eztabaidara eraman aurretik, Parlamentuaren mahaiaren oniritzia jaso behar dute; baliteke bihar edo astelehenean gertatzea hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.