Enpresak

Nuuk enpresaren kapitalean sartu da Eusko Jaurlaritza

Hiru milioi euroko inbertsioa egin du, Ezten arrisku kapitaleko funtsaren bitartez.

Burgen Kingek inoizko moto eskari handiena egin zion iaz. NUUK
aitor biain
2023ko martxoaren 20a
12:03
Entzun

Eusko Jaurlaritzak Nuuk Mobility Solutions enpresaren zati bat erosi du. Bizkaiko enpresaren kapitalean sartu baita, hiru milioi euroko inbertsioa eginda. SPRI agentziaren menpeko Ezten arrisku kapitaleko funtsaren bitartez egin du erosketa. Zornotzan (Bizkaia) du egoitza Nuuk ingeniaritza enpresak, eta motor elektrikoak ekoizten ditu.

2021az geroztik, kapitala handitzeko egin duen bigarren operazioa da. Enpresak jakinarazi duenez, baliabide gehiago izango ditu aurrerantzean, eta horrek aukera emango dio bere balantzea indartzeko eta negozioa hedatzeko plana azkartzeko. Garapen komertzialerako, nazioarteko hedapenerako eta produktu berrietarako erabiliko ditu baliabide horiek.

Izan ere, hazten ari da enpresa, eta kontratu garrantzitsuak lortu ditu azken urteetan. 2020an, esaterako, 600 motozikleta elektriko erosi zizkion Correosek. Eta iaz inoizko eskaririk handiena egin zion Espainiako Burgen Kingen adarrak, bi urtean 6.000 moto elektriko hornitzeko. Gaur egun, 11.000 ibilgailu baino gehiago kudeatzen ditu Bizkaiko enpresak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.