euskal presoak
Aske geratu da Iñaki Armendariz euskal presoa
25 urteko zigorra osorik beteta atera da Zaballako kartzelatik.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, aske geratu da Iñaki Armendariz euskal presoa, kartzelan 25 urte egin ostean. Armendariz 1998an espetxeratu zuten, ETAko kide izatea egotzita, eta zigor osoa beteta atera da. 2020ko urrian Ciudad Realgo espetxetik (640 kilometro) Burgosera (215 kilometro) lekualdatu, eta 2021eko otsailean Euskal Herriratu zuten, Zaballako espetxera (Araba).
Armendarizekin, hiru dira azken 48 orduetan aske geratu diren euskal presoak. Etxerat-ek larunbatean jakinarazi zuen Zigor Blanco eta Sebas Gurtubai ere aske geratu direla. Lehena Basaurin (Bizkaia) zegoen preso; bigarrena, Darocan (280 kilometro). Hala, sei dira Espainiako kartzeletan dauden euskal presoak.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.