Albistea entzun

Herri Kirolak

Martins Licisek argitaratu du Euskal Herrian grabatutako dokumentalaren lehen atala

Munduko gizonik indartsuena izandakoak argitaratu duen ikus-entzunezkoak 'Harri jasotzaile onenen lurraldea?' izena du. Euskaldunen historiaz hitz egin du, eta, besteak beste, Iñaki Perurenarekin izan da.

Paulo Ostolaza -

2023ko martxoak 22 09:31

Ikusmina sortu zuen Martins Licisek Euskal Herrira egindako bisitak, eta bidaia ikus-entzunezko formatuan bildu du 2019. urtean munduko gizonik indartsuenaren lehia irabazi zuenak. Herenegun argitaratu zuen Euskal Herrian grabatutako Strength Unknown erreportaje saioaren lehen atala, Harri jasotzaile onenen lurraldea? Euskal Herria, lehen atala (Land Of The Best Stone Lifters? Basque Country Ep 1) izenburuarekin. 32 urteko letoniar-estatubatuarrak 200.000 harpidedun baino gehiago ditu Youtuben, eta bideoak ia 35.000 ikustaldi ditu jada. Romark Weiss dokumentalgilearekin batera osatu du.

Ikusi gehiago: Munduko gizonik indartsuenak euskaldun asko harritu ditu, beste batzuk ez

Licis, Euskal Herrira egin zuen bisitan, harri jasotzen ibili zen nagusiki. Urtarrilaren hasieran Joseba Ostolazaren Harri Eskolan egon zen, Aian (Gipuzkoa), eta bost asteko trebakuntzaren ostean, Abadiñon (Bizkaia) egin zuen lehenengo jendaurreko erakustaldia. Urdax Magunazelaiarekin kartelburu zen Licis, eta ezin izan zuen poza ezkutatu, plaza betearen aurrean 252 kiloko harria altxatzea lortu zuenean.

Dokumentalaren lehen atalean, ordea, herri kirol guztiak izendatuz hasi da, eta Euskal Herriaren historia labur azaldu du: «Espainian eta Frantzia hegoaldean kokatzen den lurraldea da, baina bere identitate eta kultura propioa ditu. Ez erromatarrek, ezta beste inperio indartsuek ere ez zuten dominatu hango jendea, eta euren tradizioek erro indartsuak dituzte. Han hitz egiten den hizkuntza munduan hitz egiten den zaharrenetakoa da; ez du lotura jakinik hizkuntza indoeuroparrekin. Mendeetan zehar, euren eguneroko lanak lehiaketa bihurtu dituzte apustuak egiteko».

Jarraian, Licisek azaldu du nola piztu zitzaion harri jasotzearen inguruko interesa: Rogue Fitness enpresak 2015. urtean egindako Levantadores dokumentalaren bidez. Ikus-entzunezko hark 1,4 milioi ikustaldi baino gehiago ditu Youtuben.

Jada Euskal Herrian, Alex izeneko lagun bat izan dute gidari. Bilbon elkartu ziren harekin, eta handik Leitzara (Nafarroa) joan ziren, 301K dendara eta Peru-harri museora. Maite eta Iñaki Perurenarekin elkartu ziren han Licis eta Weiss. Iñakik bere ibilbidearen eta harri jasotzearen inguruko azalpenak eman zizkion.

Leitzatik, Getxoko (Bizkaia) probalekura. Han giza proba eta orga jokoa probatu zituen Licisek, bertako kirolarien laguntzarekin. Hurrengo atalen aurrerapenean, berriz, munduko gizonik indartsuena izandakoa ikus daiteke aizkoran, edota Karmele Gisasola Zelai III.a eta Urdax Magunazelaia harri jasotzaileekin lanean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.