LURRIKARA
6,8 graduko lurrikara batek Pakistan eta Afganistan astindu ditu
India iparraldeko zenbait eskualdetan ere sentitu dute seismoa; 187 kilometroko sakonera izan du. Gutxienez hiru lagun hil dira, eta laurehundik gora zauritu. Alerta gorena ezarri dute Pakistanen eta Afganistanen.

Gutxienez 30 segundoko lurrikara handi bat sentitu dute gaur arratsaldean Afganistanen, Pakistanen eta India iparraldeko zenbait eskualdetan. Richter eskalako 6,8 gradukoa izan da seismoa, Alemaniako Geologia Zientzietako Ikerketa Zentroaren arabera. «Jendea korrika atera da etxetik», adierazi du AFP albiste agentziako berriemaile batek, Pakistango Rawalpindi hirian zela.
Magnitude : 6.8
— Pak Met Department Ù ØÚ©Ù Û Ù ÙÂÂÂÂÂÂÂÂÂØ³Ù ÛÂÂÂÂÂÂÂÂÂØ§Øª (@pmdgov) March 21, 2023
Epicentre: Hindukush Region, Afghanistan.#earthquake pic.twitter.com/YiBs5qaefF
Islamabad hiriburuan eta Punjab eta Khyber eskualdeetan ere sentitu dute dardara, tokiko hedabideek jakinarazi dutenez. Agintarien arabera, gutxienez hiru lagun hil dira: horietatik bi —24 urteko gazte bat eta 10 urteko adingabe bat— Afganistango Laghman probintzian, eta hirugarrena —13 urte zituen— Pakistanen, haren etxebizitza eraikina seismoaren ondorioz eraitsi eta gero. Herrialde horretako Swat probintzian, halaber, 150 lagun zauritu dira, eta larrialdi egoera ezarri dute, Poliziak Reuters berri agentziari baieztatu dionez; Khyber Pakhtunkhwa probintzian, berriz, hirurehun herritar dira zaurituak, hango erreskate talde batek Al Jazeera hedabideari esan dionez.
Alemaniako Geologia Zentroak ziurtatu duenez, lehen lurrikara Afganistan ipar-mendebaldeko Jurm hiritik gertu jazo da, eta 187 kilometroko sakonera izan du. Adituen arabera, lurrikara epizentrotik 1.000 kilometro ingurura ere sentitu da; besteak beste, Uzbekistanen, Tajikistanen, Kazakhstanen, Kirgizistanen eta Turkmenistanen. Bestalde, dardara gertatu eta ordubetera, beste seismo bat nozitu dute Afganistan iparraldean, Richter eskalako 3,7 gradukoa, geologoen arabera.
A magnitude 6.5 earthquake has been felt across much of Afghanistan, Pakistan and parts of India.
— Al Jazeera English (@AJEnglish) March 21, 2023
At least 3 people have been killed – two in Afghanistan and one in Pakistan according to police and officials ⤵ï¸Â
ð´ LIVE coverage: https://t.co/j6JZqNM4dv pic.twitter.com/gQ7e0T0Q5z
Herrialde horretan maiz gertatzen dira lurrikarak, batez ere Hindu Kush mendilerroan, Eurasiako eta Indiako plaka tektonikoen loturatik gertu. Bada, iazko ekainean, 6,1 graduko lurrikara batek bortizki astindu zuen Afganistango Paktika probintzia, Pakistango mugatik gertu, eta mila pertsona baino gehiago hil ziren, baita dozenaka mila herritar etxerik gabe geratu ere. AEBetako Geologia Zerbitzuaren arabera, lurrikarak 50 kilometroko sakonera izan zuen.
2005ean, berriz, inoizko lurrikararik handiena izan zen Pakistanen; 80.000tik gora hil ziren.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.