Albistea entzun

Hizkuntzak

Euskara-ingeles hiztegia online jarri du Elhuyarrek

Ingelesa «zubi hizkuntzarik» gabe ikasteko aukera eman nahi du. 2016. urtean kaleratu zuen papereko bertsioa.

Elhuyarrek saren eskuragai jarri du euskara-ingelesa hiztegia.
Elhuyarrek saren eskuragai jarri du euskara-ingelesa hiztegia. Elhuyar Tamaina handiagoan ikusi

Jone Bastida Alzuru -

2023ko martxoak 22 09:49

Ingelesaren eta euskararen arteko zubia indartu eta erraztasunak emateko asmoz, Elhuyarrek beste baliabide bat jarri du eskuragai: gaurtik aurrera online egongo da Collins Elhuyar Euskara-Ingelesa hiztegia. Elhuyar.eus atarian kontsultatu daiteke. 65.100 sarrera ditu guztira, bi ataletan banatuta: euskara-ingeles atalean, 31.700; eta ingeles-euskara atalean, 33.400.

Elhuyarren arabera, baliabide honen bidez ingelesa ikasten ari diren euskaldunek ez dute ingeles-gaztelania edo ingeles-frantses hiztegien «beharrik» izango.

2016. urtean kaleratu zuen Elhuyarrek hiztegi horren papereko bertsioa. Merkatuan horrelako hiztegi baten premia zegoela adierazi zuen orduan Elixabete Etxeberria hiztegiko lantaldearen arduradunak. Collins Concise Spanish Dictionary hiztegia erabili zuten oinarritzat, eta Euskaltzaindiaren Hiztegia ere «ezinbesteko erreferentzia» izan zela azaldu dute.

Urteotan eguneratzen aritu dira, eta bertsio berritua dago sarean kontsultagai, euskara-gaztelania eta euskara-frantses hiztegiekin batera.

Elhuyarrek adierazi du hiztegi «dinamikoa eta bizia» dela, eta etengabe eguneratuz joango direla. «Hainbat erabiltzailerentzat baliagarria izango da eguneroko lanerako. Besteak beste, ezinbesteko tresna izango da itzultzaile, ikasle, irakasle eta, oro har, hizkuntzarekiko interesa duen edonorentzat».

Asmoa argi zuten: ingelesa «zubi hizkuntzarik» gabe ikasteko aukera eskaintzea. Hiztegia gailu mugikorretan eta ordenagailuan ere instala daiteke.

Modu horretara, urrats bat egin du Elhuyarrek; izan ere, apenas dagoen online euskara-ingeles hiztegirik. Morris da horietako bat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Gorka Rubio /  FOKU

Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean

Irati Urdalleta Lete

Euskal Eskola Publikoaz Harro-k deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Gaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen
Sorionekuak egitasmoaren agerraldia, Iruñeko Basotxo kalean. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Eskura nahi dute euskara

Ion Orzaiz

Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko.

Bilboko itsasadarra. ©Bilboko Udala.

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Berria

10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?

Lausotasunak ilundutako asmoak

Jone Bastida Alzuru

'Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz?'. Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.