Bertsolaritza

Maiatzaren 4an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea

Zortzi saiok osatuko dute maiatzeko sailkapen fasea, eta 48 bertsolarik hartuko dute parte.

2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. MARISOL RAMIREZ
Miren Mujika Telleria.
2023ko martxoaren 22a
13:40
Entzun

Udazkenean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, baina ohi bezala, maiatzean egingo dute lehen sailkapen fasea. Hargatik, Udabarria bertsotan izendatu dute lehen fase hori. Maiatzaren 4an hasiko dira kanporaketak.

Bizkaiko eskualde guztietako 48 bertsolari ariko dira kantuan, eta 24ko bi taldetan banatu dituzte: A taldea –Aissa Intxausti, Aitor Arrutia, Ander Sarriugarte, Asier Alcedo, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Bittor Salterain, Eneko Aldana, Garazi Navarro, Igor Galarza, Iker Garitagoitia, Illart Gumuzio, Iñaki Iturriotz, Ion Barrocal, Irune Basagoiti, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga, Julen Ibarguengoitia, Koldo Gezuraga, Lurdes Ondaro, Maider Altuna, Nagore Beitia eta Peio Lago–, eta B taldea –Ana Picallo, Ander Aldazabal, Ander Elorriaga, Ander Ezeiza, Araitz Katarain, Arkaitz Zipitria, Bikain Urkiri, Bittor Altube, Enare Muniategi, Garikoitz Sarriugarte, Ibai Amillategi, Iker Uriarte, Imanol Arrutia, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Jokin Ansotegi, Koldo Muñiz, Maite Sarasola, Mikel Goiriena, Mikel Retolaza, Naroa Torralba, Peru Irastorza, Peru Vidal eta Unai Mendiburu. Apirilean jarriko dituzte salgai sailkapen faseko sarrerak.

Ostegunero, bi saio

Zortzi kanporaketa jokatuko dira denera, eta maiatzeko lau ostegunetan izango dira saiook –ostegun bakoitzean bi saio, bakoitza herri desberdinetan–. Puntuazioz sailkatuko dira udazkenean hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako, eta, gutxienean, multzo bakoitzeko hamahiru bertsolarik egingo dute aurrera.

Sailkatutako horiei, udazkeneko kanporaketetan batuko zaizkie 2018an finalista izandakoak eta 2021ean finalaurrekoetan aritutakoak, eta bigarrenean, aldiz, 2021eko finalean kantatu zutenak. Sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu, denera, udazkenak. Finalak, gainera, badu data: abenduaren 16an, Bilboko Miribillan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.