Albistea entzun

Euskara

UEMAk ehun kideren langa gainditu duela ospatu dute

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 101 kide izango ditu aurki. Ekitaldia egiten ari da Azpeitiko Soreasu antzokian, udalerri euskaldun horiek guztiak omentzeko.

Julen Otaegi Leonet -

2023ko martxoak 25 14:00

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gainditu du ehun udalerri euskaldunen langa. 97 biltzen zituen atzo arte, eta 101 izango dira gaurtik. Arrankudiaga (Bizkaia), Arruazu (Nafarroa), Doneztebe (Nafarroa) eta Etxebarria (Bizkaia) gehituko dituzte zerrendan. Ez edonola: Azpeitiko Soreasu Antzokian egin dute ekitaldia (Gipuzkoa). Mankomunitateko udalerri euskaldun guztiek euskararen biziberritzearen alde egindako «ekarpena» eta «ahalegina» aitortuko dute.

UEMAko kide diren udaletako alkate eta ordezkariez gain, euskalgintzako kideak ere izango dira ekitaldian. Udalerri euskaldunek eta arnasguneek duten garrantzia azpimarratuko dute bertan, baita aurrera begira horietan sortzen diren erronka berriez aritu ere. Elkarrizketa eskaini dio Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak egunkari honi asteon. Bertan, adierazi du «mantendu» egin behar direla arnasgune izan diren udalerri euskaldunak, «euskararen biziberritzean ezinbestekoak» diren aldetik. Euskara eta herri euskaldunak «asko aldatu dira» mankomunitatea sortu zutenetik, eta hizkuntzaren «ezagutzaren eta erabileraren arteko arrakala» leuntzea ere bada lehentasunen artean.

Ilaski Serrano eta Antton Telleria kazetariek gidatu dute saioa, eta oholtza gainean zuzenean aritu dira, besteak beste, Ines Osinaga eta Estitxu Pinatxo musikariak, Jon Maia Bertsolaria, Elene Carreto eta Ioar Labat dantzariak, eta Imanol Epelde musikaria.

Aurretik, ezohiko batzar nagusia egin du UEMAk, Soreasu Antzokian bertan. Mankomunitateko kide diren udaletako alkateek zein ordezkariek herri berrien eskaerak onartu dituzte horretan; horrela lortuko ditu mankomunitateak 101 kide izatea.

Euskara bultzatzea, Nafarroan

UEMAk joan den astean iragarri zituen Nafarroan «euskararen erabilera bultzatzeko» hainbat egitasmo. Mankomunitatearen kide diren udalerri nafarretan egingo dira, eta guztiak diruz babestuko ditu Nafarroako Gobernuak —30.000 euro emango dizkio programa hori ontzeko—. Lehenbiziko aldia da UEMAk eta Nafarroak non halako hitzarmenik sinatzen duten. Egun, Nafarroako hamalau udalerri dira mankomunitatean; datorren ostiralean, Arruazurekin eta Donezteberekin batera, hamasei izango dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kontseiluaren Nafarroako bazkideen batzordeko kideak. ©SORIONEKUAK PLATAFORMA

Kontseiluak 'Sorionekuak' mobilizazioan parte hartzera deitu du

Isabel Jaurena

Herri mobilizazioa ekainaren 10ean izanen da, Iruñean.

AB Etxea kirol trebakuntzarako gunea zabaltzeko ekitaldia, atzo, Baionan. ©Guillaume Fauveau

«Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira», esan du Baionako Aviron taldeko presidenteak

Berria

Philippe Tayeb errugbi taldeko buruak eta Pirinio Atlantikoetako kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek eginiko «adierazpen matxistak» egin dituzte kazetarien aurrean

Lehengo astean ere jo zuten Etxegarairengana Mauriziakoek ©Guillaume Fauveau

Elkartasunak Eraiki sareak Maurizia proiektuaren eredua goraipatu du

Ekhi Erremundegi Beloki

Etxegarairekin bilkura egin dute Maurizia-ko kideek. Uztailaren 6an aztertuko dute kanporatze prozedura gelditzeko helegitea

Atzo Iruñeko Udaletxe plazan Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eginiko elkarretaratzea. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Epaileak espetxean sartu du Maialen Mazonen ustezko hiltzailea

Jone Arruabarrena

Lehendakariak babestu egin ditu Erkorekak kasuari buruz astelehenean emandako azalpenak. Protestak antolatu dituzte Euskal Herriko zenbait txokotan azken egunetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.