Albistea entzun

«Euskararen erabilera bultzatzeko» egitasmoak eginen dituzte Nafarroan

Gobernuak 30.000 euro emanen dizkio Uemari hizkuntzaren aldeko programa bat ontzeko. Abenduaren 31 bitarteko epea izanen dute
Aitor Elexpuru, Iraitz Lazkano, Ana Ollo eta Mikel Arregi, atzo Iruñean egin zuten ekitaldian.
Aitor Elexpuru, Iraitz Lazkano, Ana Ollo eta Mikel Arregi, atzo Iruñean egin zuten ekitaldian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko martxoak 14

Udaletako euskararen erabilera planak Kemen metodologiaren bidez berritzea, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kide diren udalerriei euskararen inguruko aholkularitza ematea, herrietan kulturartekotasuna garatzeko proiektuak sustatzea, hezitzaileak prestatzea, udalei itzulpen zerbitzua ematea, eta udalerri euskaldunetako gazteak kontzientziatzeko Salto izeneko udalekuak antolatzea. Horiek dira, bertzeak bertze, Uemak euskara bultzatzeko antolatuko dituen egitasmoak. Mankomunitatearen kide diren udalerri nafarretan eginen dira, eta guztiak diruz babestuko ditu Nafarroako Gobernuak.

Lehenbiziko aldia da Uemak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatzen dutela. Xehetasunen berri eman zuten atzo, Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren egoitzan. Bertan izan ziren Iraitz Lazkano Uemako lehendakaria, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Mikel Arregi Euskarabideko kudeatzailea, eta Aitor Elexpuru Berako alkatea eta Uemaren zuzendaritza batzordekidea. Nafarroako hamalau udal dira Uemako kide, eta zerrendara bi gehituko dira martxoaren 25ean: Doneztebe eta Arruazu. Azaldu zutenez, atzo sinatutako hitzarmenaren helburua da «gizarte bizitzan eta udalerri euskaldunetan euskararen erabilera bultzatzeko programak garatzea».

Ollok azaldu zuenez, euskarak «espazio propioak» eta «bere funtzio sozialak garatzeko aukera» izatea bada garrantzitsua. Haren erranetan, udalerri euskaldunek nabarmen eragin dute euskararen biziberritzean: «Nafarroako udalerri euskaldunetan, normalean, modu naturalean bizi daiteke euskaraz; belaunaldi batetik bestera transmititzen da euskara; hizkuntza etenik gabe biziberritzen da; eta herri honen aniztasunari eta kulturari ekarpen garrantzitsua egiten diote. Horregatik, zaindu, babestu eta indartu egin behar ditugu». Azken urteetan, Nafarroako Gobernua eta Uema elkarlanean aritu dira euskararen alde, eta espero dute hitzarmen berriaren bidez elkarlan hori «zabalduko» dutela, «euskarari eusteko eta euskara sustatzeko ezinbestekoak diren alorretan» lan eginen dutelako.

Orotara, 30.000 euroko laguntza jasoko du Uemak: atzotik hasi eta abenduaren 31 arte prestatutako lanak garatzeko. Diru laguntza ez ezik, hitzarmenaren barruan jarraipen batzorde bat egonen dela adierazi zuten. Bertan bi aldeak elkartuko dira, gutxienez urtean bi aldiz: lan programa adosteko, egindako lanaren balorazioa egiteko eta memoria bat ontzeko. Lazkano: «Uemarentzat, garrantzitsua da Nafarroako Gobernuarekin eta zehazki Euskarabidearekin azken urteotan estutu dugun harremana eta elkarlana. Udalerri euskaldunen eta bereziki euskararen arnasguneen garrantzia ikusarazteko hainbat kanpaina eta egitasmo bideratu ditugu elkarrekin, eta hitzarmen honek elkarlana beste hainbat esparrutara zabaltzeko aukera ematen dio Uemari».

Azaldu zuen «ezinbestekoa» dela udalak euskalduntzea, «herritarren hizkuntza eskubideak bermatu» ahal izateko. Gazteek duten rolaz ere mintzatu zen Lazkano, eta ohartarazi zuen horiek kontzientziatu beharra dagoela, «inertziatik kontzientziara jauzi egin dezaten».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudian ©Gorka Rubio/ Foku

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita

Berria

Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.

Ganaltoko gurutzea, iazko ekanean eraitsi baino lehen ©Basotxerri (Wikipedia)

Olarizuko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak

Berria

Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.

Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Javi West Larrañaga

Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Justizia administrazioko letraduek togak eskegi zituzten Gasteizko epaitegian protesta gisa ©L. Rico / EFE

Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta

Berria

Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...