Albistea entzun

Ustelkeria

Legebiltzarrak baztertu du ustelkeriari aurre egiteko bulego bat sortzea

EH Bilduk egin du proposamena; EAJk eta PSE-EEk, berriz, esan dute egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean.
Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean. Endika Portillo - Foku Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2023ko martxoak 23

Eusko Legebiltzarrak atzera bota du EH Bilduko egindako proposamena ustelkeriaren kontrako bulego bat sortzeko, «independentea, jarduera irregularrak aurreikusi, detektatu eta ikertuko dituena, eta salatzaileen anonimotasuna bermatuko duena». Elkarrekin Podemos-IU-k bat egin du EH Bilduren proposamenarekin, baina EAJ, PSE-EE eta Vox aurka azaldu dira eta, hortaz, ez da onartu. PP-C’s taldeak abstentziora jo du.

EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronaren iritziz, gaur egun «gabeziak» handiak dira, eta gertatzen diren kasu guztietatik gutxi batzuk baino ez dira azaleratzen. Enpresa pribatuetara itzuli diren hamabi arduradun ohien kasua jarri du horren adibidetzat: «Arduradun horiek jakinarazi behar zuten arlo pribatura itzuliko zirela, ez zuten egin, eta kontrol mekanismoek ez zuten detektatu: ez dirudi oso eraginkorrak direnik».

Estarronaren ustez, EH Bilduk proposatutako bulegoa sortuko balitz ez litzateke egituren «bikoizterik» gertatuko, «existitzen ez dena ezin baita bikoiztu». «Gaur egungo egiturek ez dauzkate bulego honetarako proposatzen ditugun ahalmen eta eskumenak», esan du.

EAJren legebiltzarkide Jon Andoni Atutxak aitortu du gardentasun eta kontrolaren inguruko gaur egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina uste du indarrean dauden mekanismoak «baliagarriak» direla «gardentasuna bultzatzeko eta ustelkeriari aurre egiteko».

EH Bilduren jarrera kritikatu du Atutxak. Konpondu beharreko arazoari baino, «atarramendu politikoari» arreta handiagoa jartzea leporatu dio, eta «dena nahastea» ere egotzi dio: «EH Bildurentzat dena da ustelkeria, arlo etikoa, administratiboa eta are judiziala ere nahasten dituelako bere interesen arabera». Atutxaren ustez, EH Bilduk proposatzen duen eredua «errepresioan» oinarritzen da.

Hobetzeko beharra

Antzeko mezua eman du PSE-EEko legebiltzarkide Ekain Ricok. Hark ere esan du gaur egungo funtzionamenduan «zabarkeriak, okerrak eta legez kanpoko noizbehinkako jarduerak» daudela, eta funtzionamendu hori «hobetzeko eta azkartzeko» beharra ere aipatu du. Baina, haren ustez, ez da zilegizkoa «susmoa hedatzea» administrazio publikoaren jarduera kontrolatzeko ardura duten erakunde guztietara, edo iradokitzea erakunde horiek ez dutela ezertarako balio.

Elkarrekin Podemos-IUko Gustavo Anguloren ustez, ustelkeriak «gero eta molde konplexuagoak» hartzen ditu, eta horri aurre egiteko mekanismoak, aldiz, zaharkiturik geratu dira: «Euskadin ustelkeria dago, begien bistakoa denez. Eta gaur egungo tresnekin hamabi urte eman dugu orain arteko ustelkeria kasurik handiena bideratzeko eta, gainera, salaketa jarri zuen pertsona izan da ondoriorik larrienak pairatu dituztenetako bat».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza idazkari nagusia PSE-EEko zuzendaritzaren bileran, maiatzaren 29an, Bilbon. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Elkarrekin Podemos estu hartzen ari dira Gipuzkoan eta Gasteizen

Joxerra Senar

Eneko Anduezak adierazi du EPrentzat ere «onuragarria» litzatekeela EAJ eta PSE babestea. Elkarrekin Podemosek baieztatu du ez duela babestuko EAJren gobernurik
Carmen Gisasola. ©JUANAN RUIZ / FOKU

Hogei urteko espetxe zigorra ezarri diote Carmen Gisasolari

Gotzon Hermosilla

Espainiako Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu ondoren iritsi da zigorra
Ina Zeberioren aldeko ekitaldia, atzo, Lizartzan (Gipuzkoa). ©Andoni Canellada / Foku

Ina Zeberioren hilketa berriro ikertzeko eskatu du Egiari Zor fundazioak

Javi West Larrañaga

Gorpuak 24 bala zulo eta eskuburdinak zeuzkan epaileak heriotza egiaztatu zuenean. Bertsio ofizialaren arabera, Zeberiok egin zuen tiro lehenengo, eta ertzainek erantzun egin zioten.

EH Bairen boto papera, 2022ko hauteskundeetan. ©Bob Edme

EH Bai Frantziako Senaturako ezkerreko aliantza bat egitearen alde azaldu da

Gotzon Hermosilla

Espagnacek eskaini zien zerrenda bateratua osatzea, eta ontzat eman dute proposamena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...