Albistea entzun

Erretreten Erreforma

Istilu larriak Frantzian, manifestazio handien ostean

Herriko Etxeko ateari su eman diote Bordelen. 172 pertsona atxilotu dituzte gauean.

Manifestari bat 'Hozkailua hutsik, etsipen indarkeria' mezua erakusten, sutan dagoen kiosko baten ondoan, atzo, Parisen
Manifestari bat 'Hozkailua hutsik, etsipen indarkeria' mezua erakusten, sutan dagoen kiosko baten ondoan, atzo, Parisen MOHAMMED BADRA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 24

Mobilizazio jendetsuak egin zuten atzo Frantziako hiri gehienetan. Milaka pertsonak kalean adierazi zuten Emmanuel Macron presidenteak ezarritako erretreten erreformaren aurka daudela. Gauean, berriz, istilu handiak gertatu dira hainbat hiritan. Deigarriena Bordelen jazo da (Okzitania): protestariek su eman diote herriko etxeko atariari, eta suak suntsitu egin du egitura.

Gauean «manifestazio basatiak» sortu dira, agintariek adierazi dutenez, eta beirak hausteari ekin diote hainbat lekutan, eta zabor edukiontziei zein hirietako kaleetako bestelako osagaiei su eman diete. Gerald Darmanin Barne ministroak esan duenez, «askotan ezker muturretik helduriko suntsilariak» eragin dituzte istiluak. 172 pertsona atxilotu dituztela gaineratu du, eta 149 polizia zauritu dituztela.

20:30ak aldera eman diote su Bordeleko herriko etxeko atariari. Suhiltzaileek esku hartu dute, baina, ordurako, suak suntsitu egin du egitura. Udaletxea inguratzen duen hesia kaltetu du suak, ez eraikina bera.

Ministroak esan duenez, Parisen 1.500 pertsona inguru aritu da apurtzen eta su ematen. Goitik behera beltzez jantzita, maskarak eta gasaren kontrako betaurrekoak jantzita, kioskoen, janari lasterreko saltokien eta bankuen kontra jo dute, besteak beste.

Eiffel dorrea eta Versaillesko jauregiak itxi dituzte. Azken horretan, Ingalaterrako Charles erregea hartu asmo zuen Macronek datorren astean, baina, azkenean, harekin egin beharreko afaria beste leku batera eraman dute, lekuak iraultzarekin lotura historikoa duelako.

Frantzia iparraldeko Rouen hirian emakume bat larri zauritu dute poliziek, flash-ball motako plastikozko bala bat jaurtita.

Bretainian ere bai

Bereziki bortitza izan da gaua Bretainian. Istiluak izan dira Roazhonen (Rennes) eta Naoneden (Nantes) eta An Orienten (Lorient). Azken horretan su eman diote polizia etxeari.

Ipar Euskal Herrian ez da halako istilurik gertatu gauean. Manifestazio handia egin zuten atzo, eta Polizia manifestariei oldartu zitzaien amaieran, eta lau pertsona atxilotu zituzten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jende andana elkartu da Baionako manifestazioan ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuak, Parisera begira

Iñaut Matauko Rada - Ekhi Erremundegi Beloki

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Baionan erretreten erreformaren kontra, eta sindikatuek erran dute borrokan segitzeko borondatea dutela.

Bilboko portuaren azken berriak azaldu ditu gaur goizean Ricardo Barkala Agintaritzako presidenteak ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Bilboko Portuak aurten aterako du kai nagusia hedatzeko lizitazioa

Olatz Silva Rodrigo

Edukiontzien bigarren terminalerako lehiaketa hutsik geratu dela esan du Agintaritzak, eta gehitu du oraindik ez dutela Bilboko Olabarri jauregia saldu

CAFen hidrogeno trena, Canfrancen. ©CAF

CAFen hidrogeno trenak lehen probaldia egin du

Iñaut Matauko Rada

Zaragoza-Canfranc linean egin du lehenengo proba. FCH2 Rail proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du.

Anton Arriola Kutxabaneko presidentea. ©Miguel Toña / EFE

Kutxabankek «ezinbestean» hazi beharra daukala iragarri du Arriolak

Imanol Magro Eizmendi

Bankuko presidenteak azaldu du azken urteetan «lotsatiak» izan direla, eta hazkunderako bi helburu lehenetsi ditu: enpresak eta Espainiako merkatua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.