Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak

«Euskadi zaintzailea eta plurala» defendatu nahi du PSE-EEk udal eta foru hauteskundeetan

PSE-EEren proiektua «eraldatzailea» dela esan du Anduezak, eta «Euskadi hobea» duela helburu: «Hobeto haztea, hobeto bizitzea eta hobeto zaintzea elkar».

Jose Ignacio Asensio, Cristina Gonzalez, Eneko Andueza eta Teresa Laespada, gaur, Gasteizen egindako agerraldian.
Jose Ignacio Asensio, Cristina Gonzalez, Eneko Andueza eta Teresa Laespada, gaur, Gasteizen egindako agerraldian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko martxoak 27 16:51

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako programa politikoa aurkeztu du gaur PSE-EEk. Gipuzkoaren, Bizkaiaren eta Arabaren diagnostiko bateratu bat egin dute sozialistek, eta hainbat helburu ezarri dituzte hiru lurralde horietarako. «Euskadi hobea» da PSE-EEk nahi duena, eta helburu horrek hiru hanka dituela nabarmendu du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak: «Hobeto haztea, hobeto bizitzea eta hobeto zaintzea elkar». Haiena proiektu «eraldatzailea» dela esan du Anduezak, eta gaur egungo «erronka handiei» erreparatzen diela; «klimatikoari, demografikoari eta digitalari», hain zuzen. Bizkaiko ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagai Teresa Laespadak adierazi du «Euskadi zaintzailea, askotarikoa eta plurala» defendatu nahi duela PSE-EEk udal eta foru hauteskundeetan.

Foru aldundietako eta udaletako gizarte zerbitzuak indartzeari garrantzia eman dio Laespadak, eta Gizakidetza deituriko erakundea sortzea proposatu du. Haren arabera, erakunde horrek Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako gizarte zerbitzuak hartuko lituzke, eta «tresna instituzional bat» izango litzateke zaintza eta arreta eskaintzeko «konplexutasun eta larritasun handieneko kasuetan». Anduezaren arabera, eredu horren oinarriak diputazioetan lantzen has litezke. Egun, gizarte politikaren eskumen nagusia foru aldundiena da.

Ikusi gehiago: UPNk inoizko emaitzarik apalenak izango ditu, EITB Focusen arabera

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagaiak Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) eredua defendatu du: «Foru aldundira iritsi ginenean, Gipuzkoak inoiz izan duen gatazkarik handienetakoari aurre egin behar izan genion. Atez atekoarekin aurrez aurre zegoen gizarte bat izatetik, ekonomia zirkularra garatzeko aukerak eman dizkigun hondakinen tratamenduaren azpiegitura eredu batera igaro gara».

Asensiok nabarmendu du klima aldaketari aurre egitea eta «trantsizio berde eta justua» egitea izango direla PSE-EEren lehentasunak udaletan eta diputazioetan. Hori lortzeko «berme onena» PSE-EE dela adierazi du.

«Mugi eredua»

Mugikortasunari dagokionez, Asensiok azaldu du «Mugi eredua» deitu diona orokortu nahi duela bere alderdiak: «Garraioa sozialistentzat eskubide sozial bat da, eta urrats sendoz bultzatzen jarraituko dugu, Euskadi osoak garraio kolektibo, publiko eta elektrifikatu bat izan dezan». Erantsi du Gipuzkoako Mugi, Bizkaiko Barik eta Arabako Bat garraio publikoko txartelen prezioak eta erabilera bateratzea dutela helburu, baita autobus aldaketak doakoak izatea ere.

Gainera, Europako Batasuneko funtsak enplegua sortzeko erabiliko dituztela azaldu du Cristina Gonzalez Arabako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagaiak. Gaineratu du negozio hobi berriak sortzeko modua egingo duten politikak martxan jartzeko asmoa duela bere alderdiak. «Enpresei lagunduko diegu trantsizio ekologikoak eskaintzen dituen aukerak identifikatzen», esan du. Zerga politika «progresiboago» baten alde ere egin du Gonzalezek: «Ez dago justizia sozialik justizia fiskalik gabe». Ingurumen fiskalitatea txertatzea ere defendatu du.

«Euskadi plural» baten defentsa egin dute PSE-EEkoek, eta proposatu dute diskriminazioen eta gorroto delituen biktimak artatzeko udal bulegoak sortzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, artxiboko irudian ©Luis Tejido/ Efe

EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa itxi dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan.
 

Egunkaria itxi eta 20 urtera

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.

Alzorriz eta Txibite, atzo. ©Jesus Diges / EFE

PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako

Jon O. Urain

Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat eragozteko».

Borja Corominas, Carlos Iturgaitz, Mikel Lezama eta Muriel Larrea PPko buruak, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta/ Efe

PPk esan du gobernuan sartzea «marra gorria» dela Eider Mendoza babesteko

Berria

Mikel Lezama PPren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die PP ez dela «makurtuko», eta botoak ez direla «doan» izango.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...