Euskal presoak

Iñaki Garces euskal presoa baldintzapean aske geratu da

25 urte egin ditu preso.

Etxerat-ek antolatutako mobilizazioa, Donostian. JON URBE / FOKU
2023ko martxoaren 28a
16:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iñaki Garces euskal presoa baldintzapean aske geratu da. Denera, 25 urte egin ditu preso; azken urtea, etxean.

Espainiako Espetxe Erakundeek 2021eko udaberrian iragarri zuten haren Euskal Herriratzea, eta Zueratik (220 kilometrora, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu zuten. Ordutik iazko martxora bitarte kartzela hartan egon zen, hirugarren gradua jaso arte. 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.