Albistea entzun

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita

Erasoa duela bi aste gertatu zen, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean trenbidea zeharkatzeko lur azpian dagoen pasabide batean.

Iruñeko Buztintxuri auzoa, artxiboko argazkian. /
Iruñeko Buztintxuri auzoa, artxiboko argazkian. / Aritz Loiola/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko apirilak 1

Noticias de Navarra egunkariak aurreratu duenez, Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñeko Buztintxuri auzoan, sexu-eraso delitu bat egitea leporatuta. Erasoa martxoaren 18ko gauean izan zen. Emakume batek salatu zuen bortxatu egin zutela Buztintxuri eta Sanduzelai auzoak lotzeko trenbidearen azpian dagoen lur azpiko pasabidean.

Gizona atzo atxilotu zuten, Buztintxuri auzoan. Foruzainak erasoa ikertzen aritu dira, eta pasabide horren inguruan dauden kamerak baliatuta identifikatu dute atxilotua. Orain polizia etxean dago, eta datozen egunetan eramango dute epailearengana, sexu delitua leporatuta.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Lehen azterketen arabera, Donostian ospitaleraturiko andreak ez du ebolarik

Edurne Begiristain Arantxa Iraola

Eria ondo dagoela eta herritarrentzako arriskurik ez dela esan du Xabier Zubeldia medikuak. Gaitz tropikaletarako protokoloa martxan dute
Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.
Maialen Mazonen hilketa salatzeko astelehenean Gasteizen egin zuten elkarretaratzeko irudi bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloa gogortu dute

Javi West Larrañaga

Gasteizko hilketagatik aldatu dute protokoloa Araban, urruntze agindua urratzen dutenak atxilotzeko, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den legez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.