Lan istripuak

Kamioi gidari bat hil da AP-1ean, Erriberabeitian, ibilgailua amilduta

02:15 aldera jazo da ezbeharra, Eibarrerako bidean. 24 orduan Araban hil den bigarren kamioi gidaria da.

AP-1 errepidea. GOOGLE MAPS
2023ko apirilaren 18a
07:51
Entzun

Kamioi gidari bat hil da ordu txikietan AP-1 autobidean, Erriberabeitia (Araba) parean, ibilgailua bidetik atera eta amildu ostean. 02:15 aldera jazo da istripua, Eibarrerako bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gidaria harrapatuta geratu da ibilgailuan; suhiltzaileak hura erreskatatzen saiatu dira, baina hila zegoela egiaztatu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua argitzeko.

24 orduan Araban hil den bigarren kamioi gidaria da bart gauekoa. Atzo goizaldean, AP-68 autobidean gizon bat zendu zen istripuz, Zanbrana parean. Kamioia irauli egin zen, eta errepidetik atera. Osasun langileek eta suhiltzaileek bertatik atera zuten gidaria, baina azkenean bertan zendu zen.

Sindikatuaren zenbaketaren arabera, hamabost behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.