Finantzak

Adolfo Plaza izango da Laboral Kutxako presidente berria

Errentagarritasuna handitu duela baliatuko du bere eraldaketa bizkortzeko. Teknologian, zibersegurtasunean eta datuen tratamenduan inbertsioak handituko ditu.

Adolfo Plaza. LABORAL KUTXA
Iker Aranburu.
2023ko apirilaren 22a
15:17
Entzun

Espainiako Bankuaren baimena jasoz gero, Adolfo Plaza izango da Laboral Kutxako hurrengo presidentea, Txomin Garciaren ordez.

Garcia 2009an izendatu zuten orduan Euskadiko Kutxako izena zuen kreditu kooperatiba, eta Laboral Kutxa izena hartu zuen 2012. urtean, Ipar Kutxarekin bat egin ondoren.

Laboral Kutxako Kontseilu Errektoreak aho batez proposatu du Plazaren izena. «Espediente akademiko bikaina izateaz gain, esperientzia handia du banku jardueran, eta oso ondo ezagutzen du esparru arautzaile eta gainbegiratzaile berria», azaldu du Garciak. Laboral Kutxako zuzendaritzan eta Kontseilu Errektorean hamar urte egin ditu Plazak.

Mondragon taldeko kreditu kooperatibak Donostiako Kursaal jauregian egin du bere ohiko batzarra. Horretan, iazko kontuak ontzat hartu dituzte. Emaitza onak izan dira, interes tasen igoeraren bidez Laboral Kutxa gai izan zelako pandemia aurreko emaitzak gainditzeko. Guztira, 2022. urtean 150,5 milioi euro irabazi zituen, aurreko urtean baino 41,7 milioi gehiago (+%38,4). Garciak nabarmendu duenez, emaitza horiek «sobera» gainditzen dituzte kudeaketa planean espero zituztenak.

Errentagarritasun handi horren bidez, kreditu kooperatibak bizkortu egin du bere eraldaketa prozesua. Xabier Egibar zuzendari nagusiak azaldu duenez, teknologian, zibersegurtasunean eta datuen tratamenduan inbertsioak handituko dituzte.

.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.