Bertsolaritza

Maiatzaren 6an hasiko da III. Señora sariketa

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgaitasuna du helburu lagunarteko txapelketak.

Señora sariketako antolatzaileak eta bertsozaleak, Azkainen, ekimena iragartzeko agerraldian. SEÑORA SARIKETA
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko apirilaren 24a
11:35
Entzun

Hirugarren urtez, Señora bertso sariketa antolatu dute zenbait bertsolari eta bertsozale feministak. Maiatzaren 6an abiatuko da, Bilbon, eta, haren ondotik, Erratzun (Nafarroa) jokatuko da bigarren eta azken kanporaketa, hilaren 13an. Finala Oñatiko (Gipuzkoa) Verduri Hall gaztelekuan izango da, maiatzaren 27an.

Bilboko Bira kulturgunean izango da lehenengo kanporaketa. Bertsolari hauek arituko dira kantuan: Itxaso Paya Ruiz, Eli Zaldua Barquin, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Ainara Ieregi Aranburu, Izarne Zelaia Arratibel eta Maider Arregi Markuleta. Gai jartzaile lanetan Leire Vargas Nieto arituko da.

Bigarren kanporaketa, berriz, Erratzuko elkartean izango da, maiatzaren 13an. Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Sarasua Laskarai, Idoia Granizo Uribarrena, Janire Arrizabalaga Munduate, Eli Pagola Apezetxea eta Iruri Altzerreka Martinez arituko dira kantuan, eta Ane Ezenarro Beristain ariko da gai jartzaile.

Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako hiru bertsolarik abestuko dute maiatzaren 27ko finalean, Oñatin.

Saio guztietako sarrerak bertsosarrerak.eusatarian eros daitezke jada.

Gehiago irakurri:«Emakume indartsu bat da 'señora' bat»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.