Albistea entzun

Lege proiektuak «itunpeko sarea blindatzen du», Steilasen arabera

Hezkuntza Lege proiektuak «ohi baino laburrago» egingo du Eusko Legebiltzarreko prozesua, Steilas sindikatuaren arabera, «gobernuak dena lotuta eta ondo lotuta baitu».

Steilas sindikatuaren mobilizazio bat.
Steilas sindikatuaren mobilizazio bat. ARI LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko apirilak 26 10:04

Steilas hezkuntza alorreko sindikatuak salatu du «ordezkaritza pluralak alde batera utzita» egin duela Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Lege proiektua, «hezkuntza komunitatea» kontuan hartu gabe eta «aldarrikapen historikoak» bazter utzita.

Gobernuaren eta hura «babestu duten alderdien espiritu pribatizatzaileari» erantzuten dio Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak plazaratutako proiektuak, sindikatuaren esanetan. «Hezkuntzako Euskal Zerbitzu Publikoa sare publikoa eta itundua parekatzen dituen erakunde gisa izendatzen hasi da». Kontzeptu hori «11 aldiz eta letra larriz» azaltzen dela nabarmendu du Steilasek.

Ikusi gehiago: ELAk esan du legeak ez dituela «konponduko» arazoak

Segregazioaren aurka egiteko «pauso zehatzik ez» duela ematen ere erantsi du sindikatuak: «Batetik, ez duelako benetako neurririk hartzen euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatz nagusia izan dadin, eta, bestetik, ikastetxeen arteko lehia sustatzen duelako». Jaurlaritza «logika neoliberalarekin» aritu dela uste du, eta horren adibidetzat jarri du programa kontratuen erabilera: «Termino hori 26 aldiz agertzen da dokumentuan».

Salaketa gogor bat egiten du Steilasen oharrak Jaurlaritzaren helburuei erreparatuta: «Jaiotza tasaren jaitsieraren aurrean, itunpeko hezkuntza sarea blindatzea da», haren arabera, lege proiektuaren xedea.

Aldaketarik gabe euskararen alorrean

Programa kontratuen baliabidea ikastetxe «publiko zein pribatuei» eman zaiela ere azpimarratu du Steilasek. Horren ondorioz, ikastetxe guztiek ez dute baliabideak eskuratzeko aukera bera, sindikatuak dioenez, «eskaerak egiteko eta kontuak emateko gaitasunaren baitan baitago». «Hezkuntza eta pedagogiako berrikuntza errespetatzeaz eta sustatzeaz hitz egiten du agiriak, eta berrikuntza hori ahal duenarentzat izango da». Hala, Hezkuntza Sailak «bere erantzukizun diren ikastetxeak abandonatu» egin dituela uste du sindikatuak.

Proiektuak itunpeko ikastetxeei nola erreparatzen dien ere aztertu du Steilasek. Horientzako aipatzen diren baliabideak «itun ekonomikoak» direla argitzen du sindikatuak, «eta agiriak ez du zehazten itun unibertsala mugatzeko baldintzarik edo kontrol mekanismorik». Azken zirriborrotik desagertu den aldagai bat ere nabarmendu du; hain zuzen, ikastetxe pribatuek ezingo dutela «kuotarik kobratu» irakaskuntza horiek emateagatik.

Ikusi gehiago: Hezkuntza Legeak ezarririko «printzipioak»: euskara, eta zaurgarritasunari erantzutea

Euskarari dagokionez, ez dago aldaketa nabarmenik Steilasentzat. «Oraindik ez dago ikastetxe guztietan euskara komunikazio hizkuntza izateko derrigortasunik, hau da, ez dira murgiltze eredu baterantz pasatuko». Nolanahi ere, sindikatuak uste du «zaila» izango dela itunpeko ikastetxeak «laikoak, doakoak eta euskaldunak izatea», lege proiektuaren arabera, «ikastetxearen nortasuna errespetatu behar baita».

Langileen lan baldintzei buruzko alorrean ere badu Steilasek salatzekoa; izan ere, «legeak kontseilu bat sortzen du, non eskola publikoko eta pribatuko langileen eskubideak mahai berean negoziatu nahi diren». Baina horren zentzuaz zalantza ugari ditu hezkuntza alorreko sindikatuak: «Zer zentzu du horrek legeak publifikaziorako bide errealik irekitzen ez badu?».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Tania Diez. ©Aritz Loiola, FOKU

«Kaleak ito, gaixotu eta hil egiten zaitu»

Iraia Vieira Gil, Bizkaiko Hitza

Goiztiri elkartearen azken kontaketaren arabera, ehun etxegabe inguru bizi dira Barakaldon. Baliabide falta ikusita, Eguneko Arreta Zerbitzua ireki zuen elkarteak 2011n. Tania Diez teknikariak dio leku gehiago behar dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.