Albistea entzun

Koronabirusa

Koronabirusak eragindako nazioarteko larrialdia amaitutzat eman du OMEk

Hiru urteren ostean hartu dute erabakia, baina ohartarazi dute arriskua ez dela amaitu, eta berriz deklara dezakete larrialdia, egoera okertuz gero

Tedros Adhanom Ghebreyesus, apirilaren 6an, Suitzan.
Tedros Adhanom Ghebreyesus, apirilaren 6an, Suitzan. MARTIAL TREZZINI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2023ko maiatzak 5

Bukatu da covid-19 birusak munduan eragindako larrialdi egoera. Hala erabaki du Osasunaren Mundu Erakundeak gaur.

Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko buruak egin du adierazpen ofiziala: «Atzo, Larrialdi Batzordeak 15. bilkura egin zuen, eta gomendatu zidan nazioarteko osasun larrialdia amaitutzat emateko». Gomendioa onartu duela gaineratu du.

Hiru urte dira nazioarteko erakundeak larrialdia deklaratu zuenetik. Ghebreyesusek esan duenez, litekeena da birusak 20 milioi pertsona hil izana denbora honetan.

Pandemiaren eboluzioa ilustratzeko, osasun agintariek esan dute 2021eko urtarrilean 100.000 pertsona hiltzen ari zirela astero. Pandemiaren gailurra izan zen hori. Geroztik kurbak behera egin du, oso nabarmen, eta joan zen astean, apirilaren 24an, kopuru hori 3.500 pertsonakoa zela.

Bistan denez, epidemiologian erabiltzen diren kontzeptuez ari dira honetan. Jendeak kutsatzen jarraitzen du, eta hiltzen. Izan ere, birusa arriskutsua izaten jarraitzen duela adierazi du OMEko buruak, eta balitekeela larrialdia berriz deklaratzea, egoera berriz okertuz gero.

2020. urteko urtarrilean deklaratu zuen OMEk nazioarteko osasun larrialdia. Egoera hori deklaratzen du OMEk osasun arrisku bat nazioartean zabaltzen denean, eta hainbat estaturen koordinazioa eskatzen duenean. Behin behinekoak dira larrialdiok, eta bat plazaratzen denetik, batzorde batek hiru hilabetetik behin aztertzen du egoera.

Azken urteotan, hainbat larrialdi deklaratu dituzte: 2009an H1N1 birusak eragindako zerriaren gripearen pandemiarengatik. 2014an polioarengatik, ebolarengatik 2013an eta 2018an, eta zika birusarengatik 2015ean.

Ghebreyesusek ohartarazpena egin die munduko agintariei: «Orain, herrialde batek egin dezakeen okerrena hau da: albiste hau erabiltzea eraikitako sistemak desegiteko, edo jendeari esan ez dagoela zertan kezkatu Covid-19arengatik».

Eskatu du «koordinazio eta konfiantza ezan» oinarrituriko «akatsak» berriz ez egiteko. «COVIDak mundua aldatu du, eta geu ere aldatu gaitu; horregatik, ez dugu itzuli behar lehenagoko egoerara. Bestela, ez genuke irakasgaia ikasiko».

Ikasitakoa gogoratzeko eta elkartasunez ezartzeko sistema bat eraikitzeko lanean aurrera jarraitzeko eskatu die munduko buruzagiei Mike Ryan OMEren Osasun Larrialdietarako zuzendariak.

Izan ere, itun bat negoziatzen ari dira, eta akordioa egin nahi dute 2024ko maiatzerako. Besteak beste, pandemia bati erantzuteko produktuak sortzeko eta banatzeko munduko sistema bat eraikitzea proposatzen du itunaren zirriborroak, besteak beste.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentegaia Espainiako Kongresuan, joan den astean ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Aurreikusita dagoen porrot bat oholtzaratu ahal izateko prozesua

Igor Susaeta

Nuñez Feijoo PPkoa Espainiako presidente izendatzeko prozedura hasiko dute gaur Kongresuan. Gaur-gaurkoz, ez dauka izendatua izateko aukerarik: ez lehen bozketan, ez bigarrengoan
Kosovoko polizia talde bat, atzo, Kosovo iparraldeko Banjska herriaren ondoko bidegurutze batean. ©DJORDJE SAVIC / EFE

Kosovoren eta Serbiaren arteko gatazka are gehiago gaiztotu du azken erasoak

Gorka Berasategi Otamendi

Talde baten eta Kosovoko Poliziaren arteko tiroketa batean bost lagun hil ziren igandean. Pristinak Belgradi leporatu dio erasoaren erantzukizuna
Kaledonia Berriko herritarrak FLNKS koalizio independentistako mitin baean, 2019an. ©FLNKS

Kaledonia Berriko independentistek lehenengoz ordezkaritza lortu dute Frantziako Senatuan

Maddi Iztueta Olano

FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko kide Robert Xowie independentista aukeratu dute goi ganberako senatari. Eskuin muturrak hiru senatari lortu ditu.

Alberto Nuñez Feijoo PPkoa, joan den astean, Kongresuan. ©EFE

Aurreikusitako porrot bat oholtzaratzeko prozesua

Igor Susaeta

Alberto Nuñez Feijoo PPren hautagaia Espainiako presidente izendatzeko prozedura hasiko dute, bihar, Kongresuan. Gaur-gaurkoz, ez dauka inbestitua izateko aukerarik: ez lehen bozketan, ez bigarrengoan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...