Usansolo herri bilakatzeko proposamen bateratua aurkeztu dute EAJk, EH Bilduk eta Podemosek Kongresuan

Usansolotarren borondatea errespetatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.

Uriarte, Esteban eta Aizpurua, eskaera bateratua aurkezten. BERRIA
2023ko maiatzaren 10a
13:28
Entzun

«Orain arteko oztopoak gainditzeko» lege aldaketa bat proposatu dute gaur Espainiako Kongresuan EAJk, EH Bilduk eta Podemosek. Mertxe Aizpuruak esan duenez, Usansoloko herritarrek (Bizkaia) egin duten eskaera aintzat hartzeko baino ez dute eskatzen. Bizkaiko Foru arauak errespetatzea galdegin dute, eta Espainiako Gobernuaren esku utzi dute erabakia. «Espero dugu usansolotarren borondatearen alde egitea».

Herri galdeketa egin zuten Usansolon, eta azken 30 urteetako eskaerari bide emanda bozkatu zuten herritarrek. %81ek egin zuten Usansolo Galdakaotik bereiztearen alde. Bizkaiko Batzar Nagusiek iazko azaroan onartu zuten Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izateko eskaera. Halere, hilabete geroago, Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri zion ebazpen horri, Usansolok ez zuelako gainditzen 5.000 biztanleren langa. Errekurtsoa ezartzearekin batera, Usansolo udalerri bihurtzeko prozesua eteteko eskatu zuen abokatutzak, behin-behineko neurri gisa, baina, otsailaren amaieran, EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen halakorik onartu: auzia ebatzi bitartean, tramiteekin aurrera jarraitu dezakete Usansolon.

Eta egin dute bidean aurrera. Maiatzaren 5ean Usansoloko Udala osatzeko batzordea sortu zuten. 11 lagunek osatu dute: Usansolo Herria plataformako zortzi kidek eta EAJko beste hiruk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.