Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Diman eta Muxikan jokatuko dira gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko saioak

Dimako eskolan eta Muxikako Ariatza auzoko eskolan izango dira, 18:30ean.

Unai Mendiburu bertsolaria, joan den astean, Durangoko saioan. BERTSOZALE ELKARTEA
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko maiatzaren 11
12:03
Entzun

Bigarren eguna du gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak. Diman eta Muxikan jokatuko dira bi saioak, 18:30ean.

Herriko eskolan izango da Dimako saioa, eta bertsolari hauek arituko dira kantuan: Aitor Arrutia Azkueta, Ander Sarriugarte Garcia, Iker Garitagoitia Astigarraga, IƱaki Iturriotz Zuluaga, Koldo Gezuraga Seijido eta Peio Lago Iturriaga. Igor Menika Bengoetxea ariko da gai jartzaile lanetan.

Muxikako saioari dagokionez, berriz, honako bertsolari hauek abestuko dute Ariatzako eskolan: Ana Picallo Perez, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Inazio Vidal Gurrutxaga, Maite Sarasola Isazelaia, Naroa Torralba Rodriguez eta Peru Vidal Gurrutxaga. Zihara Jainaga Larrinaga izango da gai emailea.

Zortzi kanporaketa

Joan den astean abiatu zen Udabarria bertsotan sailkapen fasea. Bi saio jokatu ziren, Urdulizen eta Durangon, eta Aissa Intxaustik eta Unai Mendiburuk irabazi zituzten.

Zortzi kanporaketa jokatuko dira denera, maiatzeko lau ostegunetan, eta puntuazioz sailkatuko dira udazkenean hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako.

Saio guztietarako sarrerak esteka honetan daude eskuragarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.