Euskal presoak

Aske geratu da Urko Labeaga euskal presoa

Baldintzapean aske zegoen 2021eko abuztutik.

Sarek antolatutako mobilizazio bat. ANDONI CANELLADA / FOKU
2023ko maiatzaren 12a
12:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Urko Labeaga euskal presoa aske geratu da, 25 urteko zigorra beteta. 1998tik zegoen preso, eta 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 2020an jaso zuen, ordea, hirugarren gradua, Villabonan preso zegoela (390 kilometrora, Espainia); orduan, Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) lekualdatzea proposatu zuen espetxe hark. 2021eko abuztuan, berriz, baldintzapean aske utzi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.