EH Bilduk gora egingo du Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Jaurlaritzaren inkesta baten arabera

Koalizio abertzaleak zinegotzi bana irabaziko luke hiruretan, Elkarrekin Podemosek galduko dituen beste. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetan EAJ izango litzateke lehen indarra; Gipuzkoan alde oso txikiarekin.

EH Bilduko zerrendaburuen ekitaldia, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2023ko maiatzaren 12a
15:56
Entzun

EH Bilduk zinegotzi bana irabaziko du Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta Elkarrekin Podemosek beste horrenbeste galduko ditu. Gainerako indarrek 2019an lortutako emaitza berberak lortuko dituzte. Hori da, behintzat, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratu duen txostenaren ondorioa. Ikerketak %40 inguruan kokatu du abstentzioa hiruretan.

Inkestaren arabera, EAJ eta EH Bildu berdinduta egongo lirateke Gasteizen, zazpi zinegotzirekin; PSE-EEk 6 lituzke, PPk 5 eta Elkarrekin Podemosek 2.

Bilbon, EAJk nagusitasunari eutsiko lioke, oraingo 14 zinegotziekin, gehiengo osoaren atarian; EH Bilduk bat irabaziko luke, eta guztira 5 hautetsi eduki; PSE-EEk 5; PPk 3; eta Elkarrekin Podemosek 2, bat behera.

Donostian egungo indar korrelazioa mantenduko litzateke, baina koalizio abertzalea hurbildu egingo litzaioke EAJri. Jeltzaleek 10; EH Bilduk, 7; PSE-EEk 5; PPk 3; eta Elkarrekin Podemosek 2.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.