Albistea entzun

Etxebizitza

Interes tasa handiagoek etxebizitzen salmenta apaldu dute

Urteko lehen hiru hilabeteetan 8.005 etxebizitza salerosi dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %2,4 gutxiago.

Etxebizitza bat salgai, Iruñeko Alde Zaharrean.
Etxebizitza bat salgai, Iruñeko Alde Zaharrean. Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko maiatzak 18 12:51

Eten egin da etxebizitzen salmentaren hazkundea. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, urtarrilean, otsailean eta martxoan 8.005 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herrian. Iazko lehen hiru hilabeteetan baino 201 etxebizitza gutxiago dira (-%2,4).

2014tik 2022ra arte gora egin zuen etxebizitzen salmentak, 2020ko salbuespenarekin (-%13,7). Iaz %7,4 handitu zen, nahiz eta urtearen bigarren erdian interes tasen igoera bortitza antzematen hasi zen.

Europako Banku Zentrala uztailean hasi zen interes tasak igotzen, baina etxebizitzaren merkatuan pixka bat lehenago ikusi zen aldaketa, Euriborrak espektatiben arabera funtzionatzen duelako, eta bere mugimenduak aurreratu egiten dituelako. Horrela, iazko lehen hiru hilabeteetan negatiboan izan zen Euriborra (-%0,477 urtarrilean, -%0,335 otsailean eta -%0,237 martxoan), baina apirilean itzuli zen maila positibora, eta orduz gero etenik gabe egin du gora. Apirilean %3,757ra heldu zen eta maiatzean hortik gora bukatuko du: %3,814ko batezbestekoa du orain arte.

Igoera bizkor horrek eragin du etxebizitza hipoteken bitartez erosten dutenei asko igo zaiela hilero ordaindutakoa. Bai mailegua tasa aldakorrarekin ordaindu behar dutenei (Euriborrarekin), baita tasa finkoa aukeratzen dutenek ere, bankuek asko garestitu dituztelako azken mailegu horiek ere.

Horrela, iaz 150.000 euroko mailegu bat hartu zuenak, Euriborrarekin eta %0,5arekin, 25 urtean itzultzekoa, hilean 500 euro inguru ordaindu zituen iazko maiatzean, baina 800 euro ordaindu beharko lituzke orain.

Igoera apaldu egiten da maileguan ordaindu gabe geratzen dena apaltzen den heinean, interes tasa ordaintzeke dagoen zati horren gainean kalkulatzen baita.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©R. H.
Lehortearen eraginak, Fustiñanako zereal lurretan (Nafarroa). ©IÃÑIGO URIZ / FOKU

JATEN DUGUN LURRA

Jokin Sagarzazu

Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko. Jada hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.
 ©ADRIANA CLIVILLE
Auto baten estankotasuna probatzeko ganbera Suzukiren Hungariako lantegi batean. ©ZSOLT SZIGETVARY / EFE

Ura, ekonomiaren zainetan

Irune Lasa

Industrian, zerbitzuetan, ekonomiaren alor gehienetan bihurtu da ezinbestekoa ura erabiltzea. Eta badaude sektore batzuk ur kontsumitzaile oso handiak direnak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...