LAN ISTRIPUAK

Langile bat larri zauritu da Barakaldon, bosgarren solairutik behera erorita

Lan bertikalak egiten zebilen langilea, eta erori egin zen; ez dute argitu zergatik.

Lan istripu bat salatzeko elkarretaratzea Anoetan (Gipuzkoa), artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
inaut matauko rada
2023ko maiatzaren 19a
11:26
Entzun

ELA sindikatuak gaur jakinarazi duenaren arabera, langile bat larri zauritu zen atzo Barakaldon, bosgarren solairutik behera erorita. Antza denez, eraikin baten barruan lan bertikalak egiten ari zen, eta erori egin zen; oraindik ez da argitu zergatik gertatu zen. 12:30ean jazo zen ezbeharra.

Istripuaren lekura anbulantzia medikalizatu bat joan zen, eta ospitalera eraman zuten. ELAk adierazi du lanean dabilela langilea autonomoa den edo azpikontratatutako enpresa batean jarduten duen argitzeko.

Atzo Burlatako (Nafarroa) enpresa batean lan egiten zuen langile bat hil zen, joan den ostiralean izandako istripuaren ondoriozko zauriengatik. Atzo eta gaur, ELAk adierazi du ezinbestekoa dela lan ikuskaritza indartzea, lan babeserako araudia betetzen dela bermatzeko; izan ere, sindikatuaren ustez, lan ikuskaritzaren falta dago halako lan istripuen atzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.