Albistea entzun

AEBak

New York hondoratzen ari da, etxe orratzen pisuarengatik, besteak beste

Urtean 1-2 milimetro ari da murgiltzen hiria batez beste, zientzialari talde batek kalkulatu duenez. Zortzi milioi biztanle baino gehiago bizi dira han, eta dagoeneko ari dira uholde arazoak pairatzen, itsasoaren maila igotzen ari dela eta.

Manhattango eraikinak. Kalkulatu dutenez, New Yorkeko eraikinek 764.000 milioi kiloko pisua dute.
Manhattango eraikinak. Kalkulatu dutenez, New Yorkeko eraikinek 764.000 milioi kiloko pisua dute. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2023ko maiatzak 19 15:58

Baliteke laster New Venice izena egokiagoa izatea AEBetako New York hiriarentzat. Zientzialari talde batek berriki argitaraturiko ikerketa baten arabera, hiria urtean 1-2 milimetro hondoratzen ari da, batez beste. Hiriko hainbat gune hori halako bi ari dira beheratzen. Ondorioztatu dutenez, hondoratzearen kausetako bat etxe orratzen pisua da.

New Yorken pisua izenburua jarri diote zientzialariek ikerketari. Lehen aldiz kalkulatu dute zenbateko pisua duten hiriko eraikinek, horren bidez erabaki ahal izateko pisu horrek zerikusia ote duen hiriaren hondoratzearekin. Ondorioztatu dutenez, hondoratzeko prozesuak hainbat kausa ditu, horietako batzuk naturalak, baina ikusi dute zenbait lekutan zorua askoz azkarrago ari dela jaisten, eta horiek bat egiten dutela gizakiek bete eta eraikin handiz zamaturiko guneekin.

Manhattan, Queens eta Brooklyn auzoetako zati batzuen plano bat argitaratu dute ikertzaileek. Horren gainean jarri dute eraikinen pisuaren kalkulua, eta hondoratze tasarena (azpiko grafikoaren B irudian). Hor ikusten da, gorriz, gehien hondoratzen ari diren guneek dutela pisurik handiena eraikinetan.

Kalkulatu dutenez, New Yorkeko eraikinek 764.000.000.000 kiloko pisua dute. Hori 778 kilometro koadroko azalera batean dago banatuta, baina, esan bezala, leku batzuetan pisu handiagoa dago, eraikin gehiago eta altuagoak daudelako; Manhattanen, esaterako. Gune horietako batzuk harri sendoaren gainean daude eraikita, baina, beste batzuk, material bigunagoetan bermatuta. Horrek guztiak eragiten du hiria leku batzuetan besteetan baino azkarrago hondoratzea.

Gogoratu dute Lower Manhattanen parterik handiena itsas mailatik 1-2 metrora baino ez dagoela eraikita, eta urtean 2,1 milimetro hondoratzen ari da.

«Ez zen hutsegitea izan halako eraikin handiak altxatzea New Yorken, baina kontuan hartu behar da han zer edo zer eraikitzen duzun bakoitzean zorua apur bat gehiago zanpatzen ari zarela».

Hori arazo handia da dagoeneko hirian, itsasoaren maila igotzearekin batera gertatzen ari baita. Izan ere, 1950. urtetik hona, hiriaren inguruan dagoen urak 22 zentimetro egin du gora.

«Leku txiki batean pilaturik dauden 8,4 milioi pertsonak uholdeak pairatzeko arriskuan daude», adierazi dute. «Hondoratze tektonikoak eta gizakiek eragindakoak izatea, itsasoaren maila igotzea eta urakan gero eta indartsuagoak egotea arazo larria da, gero eta larriagoa, itsas eta ibai bazterretan».

Azken urteotan, hainbatetan egon dira uholdeak hirian. 2012. urtean, Sandy urakanaren eraginez, metroaren zati asko bete ziren urez, eta 2021ean, Ida urakanak hildakoak ere eragin zituen hirian.

Zientzialariek iragarri dutenez, litekeena da uholdeak gaur baino lau aldiz sarriago gertatzea XXI. mendea amaitzen denerako. Mundu osoan itsasoaren maila 200–600 milimetro igotzea espero dute 2050. urterako. Egileek ohartarazi dute kostaldeko hiriak prestatu egin behar direla, eta planak eratu, uholdeek jendea hiltzen baitute, eta itsasoko urak altzairua herdoiltzen baitu, eta eraikinen egonkortasuna arriskuan jarri.

«Gure ikerketaren helburua honetaz ohartaraztea da: itsas, ibai edo laku bazterrean eraikitzen duzun etxe orratz bakoitzak areagotu egiten du etorkizunean uholdeak gertatzeko arriskua, eta horri aurre egiteko estrategiak kontuan hartu beharko dira».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ainu etniako hainbat kide dantza tradizional bat egiten, Kimitsu mendietako egoitza batean, Tokiotik 60 kilometrora, artxiboko argazki batean. ©E. K. BROWN / EFE

Hokkaidoko indigenen susperraldia

Josep Solano

Ainu herriak gutxienez bi mila urte daramatza Japonia iparraldeko eta Asia ekialdeko uharteetan; baina Tokioko gobernuak orain aitortu du komunitateak «hizkuntza, erlijio eta kultura propioak» dituela.

Volodimir Zelenski, herenegun, agerraldi batean. ©EFE

Zelenskiren arabera, Ukrainako indarrak kontraerasorako prest dira

Igor Susaeta

Ukrainako presidenteak adierazi du uste duela «arrakastatsua» izango dela. Beste hiru lagun hil dituzte Errusiako Belgorod eskualdean

Protestak Tbilisin, hegaldiak berrezarri zituztenean. ©ZURAB KURTSIKIDZE / EFE
Ezbeharra Balasore hiriko geltokian, drone batetik hartutako irudian. / ©Indiako Hondamendien Bulegoa - EFE

Gutxienez 288 pertsona hil eta 800 zauritu dira Indian, tren istripu batean

Jon Ordoñez Garmendia

Trena bat bidetik atera da eta beste tren batek jo du ondoren. Mende honetan Indian izan den tren istripu larriena izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...